Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Gorka Berridi eskubaloiko atezaina eta Alberto Agirre triatleta gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan bi elkarrizketatu izango ditugu. Lehendabizi eskubaloiko atezaina den Gorka Berridik egingo digu bisita. Aurreko larunbatean beste urte betez Zarauzko taldea Ohorezko B mailan mantentzea lortu zutenez, denboraldi honen inguruan arituko gara berarekin.

Honetaz gain, saioaren bigarren zatian Alberto Agirre triatleta gaztea etorriko zaigu. Australiako esperientziaren ostean, maila bikaina erakutsi du Peñiscolan, Getarian zein Iruñako frogetan.

Beraz badakizu, bi elkarrizketa interesgarri entzuteko aukera duzu 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!


Herriko taldeen errepasoa eta diziplinaz aldatu zuten kirolariak

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu aspaldiko partez. Garai honetan talde asko denboraldia bukatzen ari dira eta zertan diren aztertuko ditugu.

Honetaz gain, aspaldian jorratu ez dugun gai horietako bat landuko dugu. Oraingoan diziplinaz aldatu duten kirolari batzuk gerturatuko ditugu. Horietako batzuk ezagunak egingo zaizkizue eta beste batzuk ez.Gehiago jakin nahi izan ezkero sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Playerotako finalak, Pagoetako mendi lasterketa eta “Zarauzko Bi Harri” frogak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan makina bat kontu ditugu zuentzako. Batetik, playeroen finaleko kronika luze zabala eskainiko dizuegu. Igandean erreportari lanetan aritu ginen eta protagonisten iritziak bildu genituen partidua amaitu bezain laster, baita iluntzean ere…
Igandean Pagoetako mendi lasterketa ere izan zen eta bertako emaitzen berri emango dizuegu. Azkenik, langileen egunean jokatu zen Zarauzko Bi Harri harri-jasotze frogaz arituko gara.

Gogoratu hau guztia bihar 18.00tatik aurrera izango duzula, Arraio Irratian FMko 99.3an!!

Ligako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean esan bezala, oraingoan playeroetako ligako finalistak izango ditugu gurean. Lehendabiziko zatian Kupela eta Kebideko taldekideak izango dira gela arroxean beraien aurtengo ibilbidea eta finaleko pronostikoa egiteko asmoarekin. Ondoren Ulacia eta Euskaldunako kideak gerturauko dira eta beraiekin ere antzerako gauzak aipatuko ditugu. Emakumezko finalean azken urteotako txapeldunak izan diren Kupelatarrek lortuko al dute beste garaikur bat edo sortu berria den Kebidek eramango du aurtengo txapela? Mutiletan, urte asko egin behar da atzera Asti eta Kosta, biak finaletik kanpora ikusteko. Honenbestez, aurten txapeldun berria izango da mutiletan, nesketan, batek daki? Egin apustu gure facebookeko kinielan!!

Beti bezala hau guztiaz gozatzeko sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an 18.00tatik aurrera!!

Playeroetako kopako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan playeroen inguruko hainbat gonbidatu izango ditugu. Aste honetan, kopako finalistak izango ditugu gela arroxean eta urrengoan ligakoak. Honela bada, Arrano-Kepa Loidiko kapitaina eta Kirol Zudendari-Psikologoa gerturatuko dira, Kutixiko jokalariak ere gonbidatuak izan badira ere, oraindik ez dugu agertuko diren baizkorik jaso. Hauekin amaitu ostean Lukaseko jokalariak etorriko dira, beren lehen parte hartzean kopako finalera iritsi bidea nola izan den argitzera. Balearri Elkanokoak ere deituak izan diren arren ezin izango dute bihar gela arroxera gerturatu, lastima.

Beraz, playeroetako koparen inguruko xehetasun denak jakin nahi badituzue, ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 18.00tatik aurrera Arraio Irratia FMko 99.3an!!