Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Plaieroen inguruko saio berezia bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan plaieroak izango ditugu mintzagai. Jakingo duzuen bezala, 75. ekitaldia dago jokoan, hori dela eta Zarauzko Kirol Elkarteak ekimen ezberdinak antolatu ditu. Horietako bat larunbat honetan ospatuko da. Martxoaren 23an, 11.00tatik aurrera 66 futbol partida jokatuko dira Zarauzko hondartzan, bi txandetan banatuta. Ondoren bazkaria ere ospatuko da gaur egungo zein lehenago ibili diren jokalariekin. Honetaz guztiaz hitz egiteko bazkaria antolatzeko lanean diharduten bi kide gerturatuko dira gela arroxera.

Honetaz gain, ez dugu ahaztuko pasa den larunbatean izan genuen solasaldia. Hondartzako futbolari susperraldi bat emateko asmoz, bertaratutakoek ideia ezberdinak plazaratu zituzten eta horien berri ematen saiatuko gara.

Beti bezala, sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera!!

Saskibaloiko neskak, hondartzako futbola eta honen inguruko solasaldia biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan saskibaloiko neskak izango ditugu berriz ere gela arroxean. Azken partida Easo taldearen aurka irabazi ostean sailkapeneko lehendabiziko postuan kokatu dira igoera faseari ezin hobeto ekiteko. Beraz, azken partida garrantzitsu hori eta jarraian datorren igoera faseaz arituko gara beraiekin.

Honetaz gain hondartzako futbola edo plaieroak ere errepasatuko ditugu. Igandean, emakumezkoek fase erregularreko azken partida jokatu zuten eta gizonezkoek final laurdenak izan zituzten jokoan. Gai honi loturik, ez dugu aipatu gabe utziko Arraio Irratiaren 13. urteurrena girotze aldera, bertako saio ezberdinok antolatu ditugun ekimenak. Urteak dira gure saioan hondartzako futbola edo plaieroen jarraipena egiten dugula. Aurten 75. ekitaldiaren harira talde gehiagok eman dute izena txapelketan baina azken urteotan joera aurkakoa izan da. Iaz emakumezkoen liga desagertzear egon zen eta gizonezkoetan badira zenbait talde urtemuga honengatik jarraitu , berriz hasi edo sortu direnak. Bestetik hondartzako futbol txapelketa antolatzen ari direnek ere errelebo bat behar dela adierazi dute. Honen guztiaren inguruan informazioa biltzeko galdetegi bat bidali diegu par hartzaile zein antolatzaileei. Hortaz, martxoaren 16an plaieroen gaur egungo egoera zein etorkizunak arituko gara. Bertan parte hartzeko gonbidatzen ditugu gaur egungo zein lehenago aritu diren jokalariak, epaileak, antolatzaileak eta zaletuak.

Enrike Kortajarena bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Enrike Kortajarena izango dugu gonbidatu gela arroxean. Zarauzko kirol galan Kirola bizi saria eman zioten, halterofiliako entrenatzaileari. Azken urteotan halterofilian aritzen direnekin jarduten badu ere, ZKEko beste zenbait esparrutan ere bere jakinduria zabaltzen du. Honela bada, bihar pisu handiko gonbidatua izango dugu ea elkarrizketa ez den astuna egiten.

Enrikez gain playeroen kiniela ere egingo dugu, neskek fase erregularreko azken partida izango dute jokoan eta mutilek final laurdenak, beraz, jardunaldi garrantzitsu baten atarian gaude. Saioa beti bezala asteazkenean 20.00tan hasiko da, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Bihar herriko taldeen errepasoa eta Kirol Gala Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean agindu bezala, oraingoan herriko taldeen hileroko errepasoa egingo dugu. Urtarriletik hona izan dituzten emaitzak aztertu eta beraien sailkapenari begirada bat eskainiko diogu.

Honi loturik, pasa den astean izandako Kirol Galan sarituak izan ziren kirolarien zerrenda errepasatuko dugu. Gala honetan 2018an Zarauzko kirolari onenak saritu zituzten eta horren aipua egingo dugu.

Honetaz gain playeroen errepasoa ere egingo dugu, igande eguerdian izan zen jardunaldiko emaitzak aintzat hartuz. Hau dena beti bezala, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Jokin Aranburu txirrindulariari elkarrizketa

Kaixo entzule maite!

Hasiera batean herriko taldeen errepasoa egiteko asmoa bagenuen ere, azkenean datorren astera atzeratu dugu Jokin Aranburu Euskadi Fundazioko txirrindulariari elkarrizketa egin diogulako. Iaz, Ampo Ordizian aritzen zen amateur moduan, aurten ordea profesional izatera igaro da Mikel Landaren taldean. Denobraldi hasiera honetako lasterketak, maila aldaketa eta beste zenbait kontuz aritu gara berarekin

Saioa amaitzeko, betiko moduan, playeroetako kiniela egin dugu, igandeko 13.00etan 11. jardunaldia jokatuko delako.