Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Playero kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Hemen gara berriz ere ekaineko lehen saioa egiteko asmoz! Oraingo honetan playeroetako antolatzaileak izango dira gurean. Aurten hartu dute beren gain txapelketaren antolakuntza eta denboraldi gorabeheratsu honen inguruko balantzea egingo dugu beraiekin. Jakina den bezala aurten ez da garailerik egon nahiz eta gizonezkoen talde batek beren burua txapelduntzat hartu. Honetaz eta beste zenbait kontuz arituko gara gaur 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

ZAEko arraunlariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan ere beste zuzeneko saio berri batekin gatoz, oraindik ere etxetik. Uda sasoia gerturatzen ari dela ZAEko arraunlariak izango dira gurean, jakingo duzuen bezala aurten TKE ligan arituko dira iazko denboraldi bikainari esker. Neguko lanak nola joango diren jakingo dugu, baita alta eta bajek trainerua nola utzi duten ere. Bi hilabete hauetan beren egunerokoa nolakoa izan den ere argituko digute eta azkenik, denboraldi berriaren nondik norakoan jakiten saiatuko gara.

Beraz badakizu, arraun kontuez gehiago jakin nahi baduzu ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Herriko taldeen egoeraren errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere zuzeneko saio berri batekin. Oraingo honetan herriko taldeen egoera errepasatuko dugu protagonistekin batera. Covid-19aren krisi honekin kirol jarduerak bertan behera geratu dira. Honek hainbat ondorio eragin utzi ditu liga ezberdinetan, batzuk bertan behera geratu dira eta beste batzuk oraindik airean daude. Honen guztiaren inguruan gehiago jakiteko ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3An!!

Xabier Mikel Errekondori eginiko elkarrizketa ekarriko dugu gogora

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan orain 9 urte eginiko elkarrizketa gogoangarri bat berreskuratu dugu zuen (eta geure) gozamenerako. Aurkezpen askorik behar ez duen pertsona da Xabier Mikel Errekondo, baina badaezpada hor doa: eskubaloi jokalaria beti ere goi mailako taldeetan aritua eta horren ostean politikan ere aritua Usurbilgo alkate eta Espainiar estatuko kongresuko diputatu besteak beste.

Badakizue, une on bat igaro nahi baduzue ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Manu Urbietarekin izan genuen saio mitikoa biharkoan entzungai

Kaixo entzule maite! Konfinamenduak aurrera darraien arren gu beti ari gara zuengan pentsatzen. Horregatik Eitb eta Teledeporteko artxiboetan baino dokumentu interesgarriagoak ditugunez, hemen duzue lehengo dosia, 2011eko urtarrileko elkarrizketa historikoa, historiko bati egina, honela aurkezten genuen saioa: http://www.arraio.eus/2011/01/manu-urbieta-historikoa-gaur-izerditan-blaien/

Hortaz, badakizu, etxean sartuta egon behar den honetan ez dagoela ezer hoberik Cerrato, Gerardo Puente eta Naxari berriz entzutea baino. Ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrea, ez zara damutuko!