Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta playeroen emaitzak gaurko saioan

Oporrak hartu aurretik azken saioa izango dugu hau eta bertan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Denboraldiaren azken txanpan sartuak dira eta beraien nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.

Honetaz gain playerotako emaitzak ere errepasatuko ditugu, nesketan liga erregularreko azken partidak izan ziren eta mutiletan final 1/4nak. Hau guztia, gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Jokin Aranburu txirrindulari profesional ohia bihar gela arroxean

Kaixo entzule maiteak!

Udaberriarekin batera txirrindulariak ere errepidera ateratzen dira profesional zein afizionatuak. Zarauzko txirrindularia urte honetan jada ez da profesionala eta gaur egun zertan dabilen jakingo dugu. Honetaz gain, playeroak ere izango ditugu mintzagai, emakumezkoen Liga eta Kopako ligaxketako 2. jardunaldia izan genuen eta mutiletan kopako final 1/8ak.

Beti bezala hau guztia bihar, asteazkena, 21.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Ainara Aymat eta Iker Amatriain surflariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan gela arroxera bi surflari etorriko zaizkigu, alde batetik free surferra den Ainara eta bestetik lehiaketetan buru belarri dabilen Iker. Kirol beraren bi aurpegi ezberdin ezagutzeko aukera izango dugu.

Honetaz gain, hondartzan jarraituz, playerotako azken jardunaldia errepasatuko dugu, baita gizonezkoen lehen kanporaketak aipatu ere. Hau dena, beti bezala, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Arraun kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Izenburuak dion bezala biharkoan arrauna izango dugu hizpide. Oriako XXVIII. jaitsiera aitzakia hartuta herriko arraunlariak izango dira gurean, larunbateko saioa kontatzeaz gain neguko lanak nola doazen jakiteko aukera izango dugu.

Saioa amaitzeko, playeroak ere aipatuko ditugu, igandean jokatu zen nesken 7. jardunaldia eta mutilen 8.. Geroz eta gutxiago da fase erregularra amaitzeko, hortaz, sailkapenak ere aztertuko ditugu. Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Maite Fernandez de Casadevante eta Iraia Yerobi futbolariak gaurko saioan

Kaixo entzule!

Gaurkoan futbol kontuekin gatozkizue, ZKE taldea Euskal Ligan ari da maila oso txukunean. Iraia eta Maite jokalariak izango ditugu gela arroxean denboraldi zoragarri honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko.

Honetaz gain, playeroen emaitzak ere errepasatuko ditugu, joan den igandean neskek 6.na eta mutilek 7. jardunaldia jokatu baitzuten. Beraz, badakizu, futbol kontuez gehiago jakin nahi baduzu, 21.00tan sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an!!