Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Errepasoa, playeruak eta arnas(t)estua kirola, leiha eta formakuntzaz

Kaixo entzule, zer moduz?

Gu primeran, udako egualdi hinetaz gozatzen. Gaurkoan denetarik dugu, herriko taldeen errepasoa, playeroen azken jardunaldiaren errepasoa zein kiniela eta amaitzeko gure Ane Muruamendiarazen arnas(t)estua, oraingoan eskola kirola, formakuntza aisialdia eta honen baitako merkantilizazioa, intereagarria zinez!

Hau guztia, gaur, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Playeruak eta arnas(t)estua biharko saioan

Kaixo entzule,

urtarrileko azken saio honetan playerotako kontuak izango ditugu mintzagai. Alde batetik 9. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu, baita honek utzi duen sailkapena ere. Bestetik, 10.jardunaldiko kiniela egitea dagokigu, baita zuei ere. Azkenik otsailaren 7an ospatuko den III. Emakume Futbolari eguna aipatuko dugu.

Saioa amaitzeko, gure Ane Muruamendiarazen arnas(t)estua izango dugu. Oraingoan bizipen pertsonalagoetetatik kirola praktikatzeko moduaz arituko zaigu, mistoan, generoka, generorik gabe… bada zer hausnartua!

Hau guztia, beti bezala, asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Pilota jaialdia gaur 19.00tatik aurrera

Kaixo entzule!

Gaurkoan zuzeneko saio bereze batekin gatozkizue. Aritzbatalde kiroldegitik arituko gara I-jauna, Igitako Jon Ander eta Juanan ZKE elkarteak antolaturiko jaialdian. 1.eko partidan Bidezabal – Elola bikoteak Paraguayo VII – Galarragaren aurka jokatuko du, ondoren Bidezal – Elizegik bikoa Mikel Goñi – Aizpuru mendean hartzen saiatuko da.

Hau dena 19.00tatik aurrera FMko 99.3an!