Press "Enter" to skip to content

Egilea: iml

Korroxkaz dekoratu genuen Arraioenea

Eta Lizarriturri DJ doktorearekin (Blasildik itzuli berriarekin) aritu ginen 40 minutuz entzuleen belarriak korroxkez taladratzen, harik eta Zarauzko argizari guztiak hauts bihurtu ziren arte.

Galdu ezineko irratsaioa hemen entzungai.

Eta hurrengo asteazkenean liburu dendaz dekoratuko dugu Arraioenea. Zarauzko Garoa liburu dendatik etorriko zaigu Imanol galderak erantzutera. Galderaren bat proposatu nahiko bazenute… ez egon zai eta boooota lasai!

Negarretan uzteraino irainduko zaituztegu!

Asteazken honetan iraina izango dugu dekoratu Arraioenean. Eta euskara “hizkuntza garbia” izatetik urrun, belarri zuloak eta sentimenduak astintzeko gai den hizkuntza dela demostratuko dugu. Negarretan uzteraino. 9etatik aurrera piztu irratia. Eta damutuko zara. Benetan!

Arraioenea gutun bilakatuta

Lau gutun izan ziren irratsaioaren ardatz. Andu Lertxundik Aita Larramendiri idatzitakoa bata, Mikel Larrak Arraio irratiko entzuleei idatzitakoa bestea, Jon Mirandek Andima Ibiñagabeitiari bidalia hurrena eta orain urtebete gure korreoan jasotakoa azkena. Musikarik onena tartekatzen saiatu ginen Lizarriturri DJ Doktorea urrun egon arren. 27zapata bakarrik aritu zen mikroa eta teklatua astintzen. Ederra atera zen!

ENTZUTEKO K(I)LIKATU NAZAZU HEMEN!!!!!

Arraioenea gutun bilakatuko dugu

Eta mota guztietako guztietako gutunak izango ditugu aipagai eta irakurgai. Tartean, berriki Mikel Larrak bidali diguna. Edo behinola, etxeko postontzian jaso genuen maitasun gutuna, edo bidali genuena, edo jasotzeko duguna. Edota tarteka iristen diren isun gutunak, edo Olentzerori ilusio guztiz bidali genion hura. Horiek eta gehiago gaur 21:15etatik aurrera, astero dekoratuz aldatzen duen irratsaioan, Arraioenean.