Bai, ez dugu lo lasai egiten, komuneko bueltak ere ez gaitu asebetetzen eta horregatik erabaki dugu, beste behin, irain, birao eta burlaz dekoratzea Arraioenea. Bi aste isilik pasa ostean, zuen belarri zulo zikinetan honezkero pega-pega eginda duzuen graka haustera gatoz. Beti bezala, 21:15etatik 22:15etara, Arraioenea, indiferente utziko ez zaituen irratsaioa. Lizarriturri DJ Doktorearen eskutik eta 27zapataren ahotik. Galdu ezazu eta damutuko zara!
Egilea: iml
Luzean gozo aritu ginen asteazkenean Mikel Olasagasti informatikariarekin. Gaurko aurrerapen teknologien erauntsi etengabean nola jokatu beharko genukeen azaldu zigun. Eta guk interes handiz jarraitu genituen esandakoak. Orain kunplitzea tokatzen zaigu.
Irratsaioa hemen duzue entzungai, ez osorik. Aurreneko hamar bat minutuak ez baikenituen grabatu. Badakizue, zuzenean entzuten ari denak izan behar ditu bere bentajak!
Asteazken honetan 21:15etatik 22:15etara Arraioenea ordenagailu erraldoi bilakatuko dugu Mikel Olasagasti informatikaria izango dugulako gurekin. Berari galdetuko diogu zer den ordenadore bat, nola erabili beharko genukeen, zein aurrerakuntza aurreikusten diren (sarean, teknologian, domeinuetan…), zein aholku ematen dizkigun berak eta noski, zuek nahi duzuen hura ere galdetuko diogu.
Badakizue, asteazkenero bezala (ondorengo bi asteetan ez da izango oporrak medio) Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapatarekin astero dekoratuz aldatzen duen irratsaioa: ARRAIOENEA. Gure etxea, zure etxea.
Eta ez edozein liburudendaz gainera. Zarauzko Garoa liburudendaz dekoratuko dugu Arraioenea. 200 pelukeitik gora, 150 tabernatik gora eta liburu denda bakarra duen herri batian zer galdetua izango dugu Garoaren bertsio elektronikoa daraman lagunari. Asteazkenero 21:15etatik 22:15etara ohikoa dugun bezala, Lizarriturri DJ doktoreak anbientatu eta 27zapatak taladratuko duen irratsaioa gaur ere, indiferentzia guztiak haustera dator! Piztu irratia redio!