Press "Enter" to skip to content

Egilea: human_rights

“Deabru guztien urtea” film dokumentala Putzuzulon

Apirilaren 29an, asteazkena eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera bideo emanaldia izango dugu Gaztetxean. Arraio irratiaren eskutik “Deabru guztien urtea” bideo dokumentala ikusgai egongo da.

Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, ETA(Pm)-ko kidearen desagerketaren inguruan hitzegiten duen dokumentala dugu “El año de todos los demonios”. Angel Amigo zinema zuzendari eta ETA (pm)ko kide ohiak film hau aurkeztu zuen 2007an eta bertan, Perturren desagertzean estatu-terrorismoaren hipotesia indartzen da. Amigok bildutako informazioaren arabera, Pertur erakunde neofaxistekin loturak zituzten jendeek bahitu zuten, gero Espainiako agente frankisten eskuetan uzteko.

pert.jpg

Filmak garai hartako ETAko buru batzuen deklarazioak eskaintzen ditu, eta Eugenio Etxebeste Antxoni -hainbat jenderen aldetik hilketa leporatu zaion etakideetako bati- bere bertsioa emateko aukera ematen zaio. Horrez gainera, Amigok filmerako, sumarioan parte hartu zuen italiar epaileetako bat, gertaera haien gainean lanean aritu ziren bi kazetari, Alain Etcheto Frantziako inteligentzia zerbitzuetako agentea eta Angel Ugarte Euskal Herrian CESEDeko (frankismoko zerbitzu sekretuetako) arduraduna izan zena, elkarrizketatu ditu.

Itzuli gara oporretatik

ZarataZarauzko kideak itzuli gara Diskoiraa taldeak egin duen biratik eta iada prest gaude beste irratsaio batetarako.

diskoa.jpg

Gaurko irratsaioan, biran eman ditugun bi aste hauetan ikusi eta entzundako taldeez arituko gara, beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

Honez gain, ostegun honetarako kontzertua antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Puerto Ricoko bi talderen bisita izango dugu, La Virgen del Pozo eta Tropiezo taldeak hain zuzen ere. Beraiekin batera, herrikoak diren Metralleta taldea ere harituko da.

abukartel.jpg

Guzti hau, ostegunean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da eta 23:00etarako amaiturik egon beharko du, beraz, ez zaitezte berandu iritsi!!

Hirugarrengoan bai!!!

Azken bi saiakeretan izandako arazoak alde batera utziz, gaur, Martxoaren 31ean Dirtaa taldeko kideak izango ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta diska berri honetaz hitzegiten egongo gara gaurkoan. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.

dirtaa.jpg

Honez gain, gogoratu nahi dizuegu ZarataZarauzkoek web orri berria dugula ikusgai.