Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Kaiolatik bueltan da lagunok!!!

Iepa kaixo!!! Hementxe gea berrize, aste santuan bueltan, gerra emateko prest, Sekulako goguakin egun hauetan ezagututako nobedadiak zuekin konpartitzeko!!!

Biharko saioan, labetik atera berriak diren hainbat diska izango ditugu entzungai, besteak beste, Gui boratto-ren Trills eta Notations EP-ak , Alexander Kowalsky-ren Puesta de sol izeneko lehergailu berria eta Robert Babicz-en Inmortal Changes izeneko LP atera berria. Gero, aurten atera diren perlarik garrantzitsuenak errepasatuko ditugu, eta bukatzeko, Dance klasiko pare bat jarriko ditugu, bereziki Diskoiraa-tarrei, Kote-ri eta Patxi Lope-ri eskeinita. Badakizue, ez galdu biharko zita lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

Aurtengo doinu berrienak biharkoan!!!

Iepa kaxo!!! Bueno, negua ez dela bukatuko ematen du!!! Giro hotza inguruan, eta zerbaitekin berotu behar. Guk noski doinu elektronikoak erabiliko ditugu biharkoan zuen gorputzak berotzeko. Aste honetan nobedade ugarirekin nator, gure saioko lagun handia den Mintek-en laguntzaz, urteak orain arte eman dituen doinuak aztertzen ibili nahiz aste honetan, eta hitza ematen dizuet ez dizuedala huts egingo!!! Bihar asteko, japoniatik datorkigun Hideo kobayashi-ren Made in japan EP berria ezagutuko dugu. Alemaniatik datorkigun Moderat taldea ere entzungo dugu, eta hori gutxi balitz, gure hamarkadaren errepasoarekin jarraituko dugu. Ez galdu!!!

Kollektiv Turmstrasse!!!

Apa kaxo!!! Ze martxa!!! hementxe gea, asteburu potente baten atarian!!! Zaratazarautz fest eta “Save the van” fest izango ditugu asteburu honetan Putzuzulon. Agenda gainezka dugu lagunok!!! Baina noski, hori guztia baina lehenago aste hontako bidaia aurkeztuko dugu Kaiolatik-en.

Biharko protagonista nagusiak Kollektiv Turstrasse izango dira, azken aldiko deskubrimentu honenetakoa ezpairik gabe. Beraien minimal-house delikatuak txoratuta nauka!!! Baina horretaz gain, labetik atera berriak diren zenbait abesti ere lortu ditut aste honetan, Esate baterako Solee-ren Ice izeneko abesti berria (oraindik argitaratu gabea!!!), edota Robert Babizc-en Astor izeneko single berria. Eta hori gutxi balitz, azken hamarkadako kanta esanguratxuen atalarekin ere jarraituko dugu!!! Beraz badakizue, Asteburua ongi hasteko Kaiolatik da zuen tranpoliña!!!

UP THE KAIOLS!!!

Kaiolatiken beste eraso bat biharkoan!!!

Apa kaxo, bueltan gara, doinu elektronikoak motxilan sartu eta zuen belarriak laztantzeko prest!!! Beno ba, aste honetan ere nobedade mordoxka dugu zuei elarazteko, Akzidenz Grotesk, Shlomi Aber edota Robert Babicz-en doinu berrienak esaterako. Bestalde, orain bi aste hasi genuen atalarekin jarraituko dugu, hots, hamarkada honetako abestirik esanguratsuenak zuei gogorarazten, beraz, ez galdu biharko bidaia!!!

Besarkada elektronikoak guztioai!!!