Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

“Pantha du prince” gaurko protagonista nagusia

Ba bai lagunok, zoratuta nabil musikari Alemaniar honekin. Haurten kaleratu duen BLACK NOISE diska, urte honetako sorpresarik honenetakoa izan da niretzat. Minimal fin eta melodikoa, kristal hotsak, ambient ikuttuak… Zoragarria Hendrik Weber-ek egiten duena. Honetaz gain aste honetako hainbat nobedade era izango ditugu entzungai: Booka shade, Super flu… Beraz badakizue, ez galdu gaurko bidaia!!! UP THE KAIOLS!!!

du prine diska

Bidaiak aurrera darrai!!!

Kaixo lagunok, lehengo asteko festa erraldoia eta gero, Kaiolatikek aurrera darrai bere betiko formatuan, nobedadeak, gomendioak, klasikoak… Gaurkoan gurean izango ditugunak hauexek: Dubfire, Ellen Allien, Christian Smith, Egbert… medizina ezin hobea hotzari aurre egiteko. Badakizue, beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte. Bidaiatu gurekin!!! UP THE KAIOLS!!!

Bihar Ospatuko da Putzuzulo Elektronik Fest 2010

Kaixo lagunok, iritsi da aurtengo jaialdia!!! Dakizuen bezala Kaiolatik saioak urtero antolatzen duen festa da hau, diskoteka garestietatik at, prezio duinean gaur egungo musika elektronikoa entzuteko aukera aparta.

Aurten gurean izango ditugun lagunak, Mintek (Zarautz), Rodri (Tolosa), Illarras (Orio) eta gure saioko kolaboratzaile den Boke (Zarautz). Kartel bikaina benetan, doinurik garaikideenak entzuteko. Komentatu saiorik ez dela egongo, aste hontako zita elektronikoa zuzenean baita!!! Besterik gabe, animatu Putzuzulora eta UP THE KAIOLS!!!

Kaiolatik fest 2010aren atarian!!!

Iepa kaxo gaztiak!!! Ba bai, iada hurrengo astian deu aurtengo zita elektronikoa Putzuzulon!!! Hauek goguak hauek!!! Iaufi!!!Gaurko saiuan, beroketa modura, Kollektiv Turmstrasse bikote Berlindarraren inguruan arituko gara, beren ibilbidea, abesti esanguratsuak… Honetaz gain Ame, Ripperton, Ellen Allien…. eta askoz gehiago lagunok. Beraz badakizue, ez galdu gaurko bidaia. UP THE KAIOLS!!!