Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Ibailo-ren bixita gaur Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Ibailo handiaren bixita izango dugu Kaiolatik saioan. “2nd floor” aretoko gidari, gipuzkoako musika elektronikoaren barruan izen esanguratsuenetakoa dugu Donostiar hau. Ordubetez, berak aukeratutako musika entzungo dugu, eta noski bere konpainiaz gozatu!!! Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

Gaurkoan Elektropeña-ren txanda!!!

Iepa kaixo, azken astetako luxuzko gonbidatuak eta gero, gaur nire txanda izango da kaiolan. 2012 bukaerako doinuez gain, 2013 urteko lehenbiziko argitaralpenak  ere entzungo ditugu gaurkoan. Esate baterako Jamie Jones handiaren Change EP berriko doinuak ,  Jimmy Edgar-en berriena, Betoko, Maya Jane Coles  edota Pan-Pot. Debekatua galtzea lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=BfZv2gNc31s[/youtube]