Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Elektropeñaren txanda aste hontako Kaiolatik saiuan!!!

Iepaleee, aste hontako saiuan ez degu gonbidaturik izango, beraz aspaldiko partez Elektropeñak aukeratutako doinuak entzungo ditugu. Gainera labetik atera berriak diren doinu ugari ditut esku artean, Extrawelt-en EP berria, Avatism-en doinuak, Life an death zigilutik Ten walls-en Requiem hit berria, Minus zigilutik Matador-en diska berria eta askoz gehiago. Beraz garbitu belarriak ondo, sekulako musikoia izango deu eta!!! Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!!

extrawelt

Gertrudis on fire biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharkoan Iñaki Leunda zarauztar gaztearen bixita izango deu Kaiolatik saiuan!!! “Gertrudis on Fire” izenpean, aurten hasi da elektronika munduan, eta inguruko taberna butzuetan entzun ahal izan ditugu bere doinuak. Garage house eta Deep house generoen artean mugitzen da, eta Disclosure, Huxley, Foamo edota Hot since 82 ditu bere sortzaile gustokoenak. Biharkoan zuzeneko set-a eskeiniko digu, beraz adi belarrei eta gozatu gurekin, UP THE KAIOLS!!!

foamo_20111229

Bihar ez da Kaiolatik saiorik egingo!!!

Iepa kaixo, ostiral hontan ezinezzkoa izango da Kaiolatik saioa egite, izan ere Putzuzuloren urteurreneko egun handia ospatuko dugu!!! Ala ere, errepikapen goxo goxo bat izango dezue elektronikaz gozatzeko!!! ZORIONAK PUTZUZULO!!!

herri bazkaia

Garbiñe Ustarroz-en bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurkuan bixita historikua deu Kaiolatik saiuan, izan ere, gure zazpi urteko ibilbidean lehenbiziko emakumea izango da gela arroxetik pasatzen!!! Andoaingo gazte honek gusto bikaina du elektronikakiko, eta Moderat,Gui Boratto, OXIA edota Aphex Twin-en doinuak ekarriko dizkigu!!! Galdu ezinezko zita lagunok!!! Beti bezela, Ostiralean arratsaldeko 8tatik 9ta Arraio Irratian, 99.3!!! UP THE KAIOLS!!!Garbiñe