Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Ibailo-ren zuzeneko set-a gaurko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Ibailo handiaren bixita izango dugu. Donostiar hau, gipuzkoako elektronika munduko izenik esanguratsuenetakoa da, eta urte askoan “Konplot” Eta Txitxarroko “Second floor” aretoetan ibili ostean, orain bere ibilbideko momenturik onenetakoan dago, lotura handirik gabe eta gustatzen zaiona eginez aretoz areto!!! Gaurkoan set lasai eta perkusioduna ekarriko digu, dantza egiteko baino, entzuteko egokiagoa. Ez galdu lagunok, betiko moduan, 8tatik aurrera Arraio Irratian!!!

ibailo

 

Garmen-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharkoan ere luxuzko bixita izango deu gela arroxian. Beasaindik Garmen-en zuzeneko set-a izango deu!!! Goierritar gazte honek, 14 urterekin ikutu zuen lehenbizikoz nahasketa mahai bat, baña urte batzuk beranduago hasi zen serioxeago dj munduan. Gaur egun, gipuzkoako elektronika munduan bere lekutxoa du, eta melodiaz beteriko bere saioek harrera ederra dute.

GARMEN 2

Biharkoan, Deep, Indie-dance eta Techno doinuez zipriztinduko du Arraio-ko gela arroxa. Berak dioen bezala, doinu sakonak baina aldi berean azidoak!!!

Beraz badakizue, ez galdu biharko zita!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

GARMEN

 

Balza handia biharko Kaiolatik saioan!!!

Biharko Kaiolatik saioan Asier Balzategi BALZA izango da gure gonbidatua! Bergarako KPK kolektiboko kide honek ibilbide luzea du bere magalean! Besteak beste, JAM aretoan, Bilboko CAOS areto mitikoan, Donostiko Etxekalten edota Bartzelonako MOOG areto ezagunean aritu da viniloak jartzen!!! Eta bere set-ak jada ezagunak dira gure inguruetan! Disco, nu disko, deep house eta house doinuetan mugitzen da, eta beti plastiko hutsean pintxatzen du, artista hutsa!!!

BALZA-WEB1-485x330

Aurtengo Kaiolatik Fest-ean zuzenean ikusiko dugu, baina bitartean biharkoarekin gozatzeko aukera duzue!!! Ez galdu lagunok, beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean!!!

1513256_637931736263007_1547664118_n

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egonen!!!

Kaixo kaiolazaleok, arrazoi ezberdinak medio gaurkoan ezin izango dugu beste eraso elektroniko bat eskeini. Ala ere, lehengo asteko saioaren errepikapena izango duzue entzungai. Barkatu eragozpenak eta hurrengo ostiral arte!!!

kaiolatik