Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Esseker-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Biharko Kaiolatik saiuan Iñigo esseker  izango deu gonbidatua!!! Zarauztar honek 3 urte inguru daramatza musika elektronikoa nahasten, eta ibilbide honetan zarauzko taberna ezberdinez gain, Pagoa, Inox, Txitxarro eta bestelako aretoetan ibili da pintxatzen. Deep house eta tech-house estiloen barruan mugitu ohi da, eta biharkoan depp doinuez osaturiko set-a eskeiniko digu! Ez galdu lagunok, bihar 20tan sintonizatu zure irratia, Arraio Irratia!!! UP THE KAIOLS!!!

1554606_10202204354824082_653212613_n

Noda-ren bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko Kaiolatik saioan Noda handiaren bixita izango deu! 2008tik aktiboan dagoen azpeitiar honek, inguruko areto askotan astindu ditu bere CDJ-ak. Txitxarro, movie, zulo, gambo, jimmy jazz, doka eta abar luze bat. Gaur egun Pagoa aretoko ostiraletako residentea dugu, eta UNDERGROUSE PROJECT taldeko kide. Gaurkoan Electro doinuekin zulatuko ditu gure belarriak! Ez galdu kaiolazaleok! Eutsourrei eta UP THE KAIOLS!!!

552176_3573881271047_756402167_n

Aste hontako Kaiolatik Gorka “Zepo” handiari eskeiniko diogu!!!

Iepa kaixo, biharko Kaiolatik saioa berezia izango da. Gure lagun eta Kaiolazale amorratua den Gorka Uzkudun handia izango bait da protagonista. Orain aste bete istripu larri bat izan ostean, bizitzari egoskor eta indarrez heldu dio, eta sekulako indar erakustaldia egiten ari da, egunetik egunera aurrerapausu handiak egiñez. Bihar bere abestirik gogokoenak autatu eta saio eder bat eskeiniko diogu, gure indar guztiak uhinen bitartez bidali asmoz! Gure artean nahi haugulako, Eutsi gogor Gorka!!!

P1030845

Elektropeñaren azken harribitxiak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaiolazaleok!!! Aste beteko atsedenaren ostean, pilak kargatuta dator Kaiolatik!!! Gaurkoan ez da gonbidaturik egongo, eta aspaldiko partez Elektropeña-ren azken aldiko temak entzungo ditugu, tartean nobedade ugarirekin!!! Esate baterako Adriatique Suitzarren azkenengo lana, Todd Terje-ren azkenengo single-a edota Tiger Stripes Suediarraren EP berria. Guzti hauek, 2014-ko doinu frexkoak!!! Bihar Fernando Mintek handiari egingo diogun omenaldiataz ere hitz egingo dugu, eta noski, agenda elektronikoa ere errepasatuko dugu!!! Galdu egingo duzue???

fernando