Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Floren-ei eskeiniko diogu gaurko Kaiolatik!!!

Iepa ekipo, aste hontan lau urte egin ditu guren lagun Florenek utzi gintuenetik. Bihar bere omenezko festa bat ospatuko da Getarian, eta guk parte hartuko dugu. Gaurko saiuan bihar entzungo diren doinuak aurreratuko ditugu, eta ordubetez getariar gazteak zuen alaitasuna, bizipoza eta energia transmititzen saiatuko gara!!! Ea dagoen lekutik bailoteo batzuk botatzen dituen!!! UP THE KAIOLS eta UP FLOREN!!!

10363839_307337882765905_4680302236565256775_n

M_nu handia Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, biharko kaiolatik saioan M_nu handiaren bixita izango deu. Musika elektronikoaren maitale sutsua den Getariar honek urte dexente daramatza nahasketekin saltseatzen, baina beti lagun artean egin izan du. Orain hilabete gutxi egin du eszenatokietarako jauzia, eta harezkeroztik Getaria, Zarautz, Zumaia eta inguruetako gaztetxe naiz tabernetan ibili da pintxatzen! Deep goxo eta melodikoa jarri ohi du, nahiz eta elektronikaren beste zenbait adar ere ikutu. Hemen dezue bere azken set-a biharko aurrerapen gisa!!! UP THE KAIOLS!!!

https://soundcloud.com/manu-jimenez-3/d-k-a-miami

David Deepression biharko Kaiolatik saioan!!!

Biharko Kaiolatik saioan David Deepression handiaren bixita izango deu!!! Azpeitiar honek 3 urte daramatza formato ezberdinetan pintxatzen!! CDJ zahar batzukin hasi zen nahasketak egiten, gero desguazeko kideak ezagutu eta plateretara egin zuen salto, eta gaur egun kontroladore eta platerak tartekatzen ditu bere zuzeneko emanalditan!!! Estilo ezberdinak nahastuz, kalitate handiko set-ak egiten ditu Azpeiti eta inguruetako festa ezberdinetan!! Plazer handia izango da bihar gure Kaiolan bera entzutea, beraz badakizu, 8tan puntuan sintonizatu Arraio!!! Bihar arte!!! UP THE KAIOLS!!!

23

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egongo!!!

Iepa kaixo, konpromezu ezberdinak medio gaur ezingo dugu Kaiolatik saiorik eskeini. Ala ere, lehengo asteko saio paregabea izango duzue entzungai!!! Apirila eta Maiatzeko doinu berriez osatua. Barkatu eragozpenak eta UP THE KAIOLS!!!