Press "Enter" to skip to content

Egilea: elektrope

Udazkeneko azken argitaralpenak Elektropeñarekin!!!

Iepa kaixow kaiolazaleok!!! Gaurko saioan udazken honetako argitaralpen batzuk ezagutuko ditugu Elektropeñaren eskutik!! Permanent Vacation zigilutik Mano le tough handiaren artelan berria entzungo dugu, Jeudi zigilutik Monteren berriena, eta baita Noir, Patlac edota Mihai Popoviciuren azken sorkuntzak ere!!! Ez galdu lagunok, izugarria izango da eta!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Keep-a ezagutuko dugu gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste hontako saioan Bergaratik datorren Keep-a ezagutuko dugu. Gazte honek hiru bat urte daramatza elektronikaren muduan murgilduta, Ziripot taberna mitikoan bere lehen emanaldia eskeini zuenetik, batipat Bergara inguruan ibili da bere house eta disco doinuak jartzen. Horretaz gain festa elektronikoak antolatzen ere ibili da, eta hurrengo astetik aurrera “Haus of Beats ” irratsaioa emititzen hasiko da Bergarako Txapa Irratian Balza eta Buda handiekin batera!!! Hori guztiataz hitz egingo dugu gaur berarekin, bere musika aukeraketa entzuten dugun bitartean!!! 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!! UP FOREVER!!!


12233439_10203786685786542_879854544_n

Hussabier-en bixita biharko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko Kaiolatik saioan  Hussabier ezagutuko dugu. Itziartik datorren gazte honek duela lau urte eman zituen lehen pausoak nahasketa munduan. Betidanik gustatu izan zaio musika elektronikoa, eta euskal herriko areto ezagunenetako batean lau urte lanean pasatzeak ere bere kultura musikala aberastu egin zuen. Nahiz eta haseran lagun artean bakarrik jarri musika, bere lagun Alexander Loop eta Xuban Xuguak animatu zuten publikoaren aurrean pintxatzeko jauzia ematera. Urte hauetan Txalintxo, Lokotx edota Tartufo bezalako lekuetan ziztatu ditu bere Deep eta Tech house doinuak, ea biharkoan zerrekin harritzen gaituen. Beti bezela, 20tan hasi eta 21ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Stephan Bodzin protagonista gaurko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok, gaurko saioan Stephan Bodzin jainkoa goratuko du Elektropeñak!!! Bremen-go musikariak “Powers of Ten” izeneko maixulana kaleratu du aurten, historiara pasako diren hamar perlaz osatzen dena!!! Gaurkoan bertako abesti batzu entzungo ditugu, eta baita azken asteetan kaleratu duen remix bat ere. Saioaren ardatz nagusia hauxe izango da, baina bertze hainbat nobedade ere entzungo ditugu, esaterako Kidnap Kid edota Maxxi Soundsystem sortzaileen  ekoizpen berriak!!! Beti bezela, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

o-produtor-alemao-de-musica-eletronica-stephan-bodzin-1285276690565_615x300

Rhinus Jaggermann-en kurtsoko lehen bixita!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetako saioan gure kolaboratzaile historikoena bueltan izango dugu gela arroxean. Komet Bernhard-en kondaira jarraituz, Rhinus-ek aurtengo udan ere zapaldu ditu Europa guztian zehar festibal, areto eta ravea-ak, eta bertan entzun duen frexkoena gaurko saioan erakutsiko digu!!! Rimini Sunset, Axel Boman edota Taragana Pyjarama-ren doinuez gozatu ahal izango dugu. Ez galdu lagunok, 20tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!

descarga