Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Igande hontan Gazte Zukgua

Iepa Jau!

Ba azkenean gela arroxean izango ditugu Gazte Zukgua eratze prozesuan buru belarri ari diren 2 gazte.

Zenbateko partehartzea, nolakoa, helburuak, tresnak, iragana-etorkizuna,…Kontu dexente izanen dugu elkarrizketan aritzeko.

Eta bestetik asteko laburpenari ere tartetxo bat eskainiko diogu.

Ah! ta Maintxeren liburu gomendioa!!

Bakizue ba, igandean 21tatik aurrea

Hemen duzu grabaketa

Ahuntzak adinekoekin elkarlanean

Iepala!!

Igande hontan beste bide berri bati eman genion hasera. Adinekoekin izan ginen Soziren bitartez.

Beraiekin lehen irratsaioa zenez, aurkezpen modura izan zen. Duten egitasmoak, gabonetako ekimenak, urteroko bazkaria,…

Halere, esan hemendik aurrera hilabetean behin izango garela gai ezberdinetaz solasean.

Aspaldidanik ikusten genuen adinekoekin elkarlanean aritzeko beharra. Ezin ditugu ahaztu, alboratu, baztertu,…  Asko dute emateko eta esateko.

Ba hoixe ta beste kontu gehiago gela arroxa berrituan.

Adiorik ez, datorren iganderarte baizik!!

Segi dEZkontrolatzen!!

dEZkontrolatu!! jardunaldiei amaiera eman genion igandean. Jardinero, Sozi, Malintxe eta Edonatoz gain Julen Zulaika Askapeneko kidea den zarauztarra izan genuen gela arroxean. Eta noski, bertan izanda, Askapeneko 25. urteurrenataz jardun ginan.

Logroñora ere joan giñen, bertako lagun batzui 5 eta 7 uurteko espetxe zigorra eskatzen baitiote Azaroak 14ko greba orokorrean izandako istiluak medio. Elkarrizketan argi geratu zen muntai polizial berri baten aurrean aurkitzen garela beste behin ere.

Eta bukatzeko, etxeko atxiloaldia egiten aritu den gaztearekin jardun ginen. Asteko balorazioa, bixitak, “zaindariekin”  hartu-emanak,…

Baina bukatu bukatu, Putzuzuloko 7.urteurrenaren “Pobre de mi”arekin amaitu genuen. Jardinero sopranoa, Sozi tenorea, Malintxe mutua,… Aze Koroa!!

Baina argi geratu zen gauza bakarra, astebetez soilik dEZkontrolatuz ez direla helburuak lortzen,  baizik eta egunerokotasunean dEZkontrolatuz!!

Hala bedi!! Datorren iganderarte


 

dEZkontrolatu! jardunaldiko irratsaio bereziak

Kaixo!

Astelehenean Palestina eta herrialde maputxeetan izan ginen. Alde batetik, Martxelo Diaz kazetari eta Askapenako kide denarekin, eta bestetik, herrialde maputxekoa den Klaudiorekin.

Asteartean, langile mugimendua izan genuen hizpide. Laminaciones Arregui, Azpeitiko Corrugados eta ALFA enpresetako komiteko kideekin izan ginen elkarrizketan.

Asteazkena, 19,30tatik aurrera izango den etxeen desjabetzeak izango ditugunez hizpide, gai hauxe hartu dugu mintzagai, desteak beste Donaixtiko etxe okupatuko kide batekin. Bestalde, Andaluziako Langileen Sindikatuarekin ere elkarrizketatxoa egin genuen.

Atzokoan berriz, Herrialde katalanetako emakume batekin izan ginen. Bertako borroka sozial ezberdiank izan genituen hizpide eta noski, datorren igandean izango diren hauteskundeak ere ez genituen atzean utzi.

Gerora Zaragozako lagun batekin aritu giñen zentru sozial baten desalojoak izan dituen ondorioetaz.

Bukatzeko, Elkartzen eragile sozialeko kide den Patriziarekin, datorren asteko “Euskal Herria martxan” ekimenaz jardun ginen.

Eta dEZkontrolatu! jardunaldiko irratsaio bereziekin amaitzeko, Perdi, Txikiren anaia eta Munstroa antzezlanaren egilea den Urkirekin aritu giñen. Perdirekin dekretu berriaren onarpenataz, zeinek Txiki eta Otaegi arrazoi politikoak medio izan zirela erahilak dioen, jardun ginen eta Urkirekin antzerkiataz orokorrean eta bere projektuataz solastu ginen.

Bukaeran, etxeko atxiloaldian aurkitzen den gaztearekin elkarrizketatxo bat ere izan genuen.

Ba holaxe! Grabaketa guztiak hemen behean dituzue entzungai eta segi deskontrolatzen!!