Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ahuntza bueltan da!

Kaixo lagunok!

ahuntzaLJUdan mendirik mendi ibili ondoren, bueltan gatoz ahuntzak Arraioren gela arroxera. Ohiko formatua mantenduta, baina berrikuntzak ere ekarriko ditugu aurten, Edonato, Sosi, Malintxe, Zirri eta beste hainbat lagunen eskutik.

Gaur bertan ekingo diogu denboraldi berriari, udari errepaso eder bat emanez, eta datorrenari begira. Besteak beste, asteburuan Putzuzulon bertan egin diren Espainiako Estatuko irrati libreen topaketak izango ditugu hizpide, eta beste irrati batzuetako kideekin hitz egingo dugu.

Ez galdu! Aurten ere, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Ahuntzok Gure esku… Iraila arte

Gaurko honetan beste ekimen nazional bat erabakitze eskubidearen alde. Gure esku dago… Dena!

Denboraldiko azkenengo saioa, Iraila bitartean. Denboraldia bukatzeko beste irratsaio elegante bat, Ez izan inungo dudarik.

Malintxe, Sozi, Zirri lehendakaria eta Edonato prest izango dira beste igande bat zuen belarriak gozaatzeko prest.

Gure Esku Dago ekimenaren inguruan arituko gara, baina beste sorpresa batzuk ere izanen ditugu.

Aupa zuek!

Muxu busti bat eta Pelayotan badakizue… Txosna-gunean Arraio ta jantoki beganoaren eskutik afaltzeko aukera paregabea.

Pitzak, razioak, patata minak…

Bertan ikusiko garelakoan…

Ojo: Noski, ezin ahaztu herrikoen aferaren epaia. Azkenaldi hontako beste eraso bat erantzunik gabe???

 

 

Herrikoak. Zaeautz.
Herrikoak. Zaeautz.gggg

Bildu-z aldaketa

Gaurkoan, beste gonbidatu zahar berri bat izango dugu gela arroxean.

Iñaki Eizagirre, azken 4 urtetan udal gobernuko zinegotzi izan dena, izango da.

Noski, balorazio bat eskatuko diogu eta aurrerantzean jorratuko duten ildoataz arituko gara.

Ezin ahaztu atzoko udal ezberdinen eraketa eta hortaz ere hitzegingo dugu.

Hau dena eta gehiago, malintxe, sozi eta edonatoren eskutik.

Ez galdu gaurko irratsaioa.

FM 99.3an 21’etatik aurrera… Arraio irratian

asiron

Denetik zerbait “Popurri”

Hasteko, Zestoako TS  Fundizio lantegiaren inguruan arituko gara LABeko kidea den Ipintzarekin.

Honen ostean, Añorgara joango gara Maiatzaren 1ean okupatu zuten Firestone lantegiaren nondik norakoaz galdetzeko.

Eta bukatzeko, Bergara eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeen urteurrenak izango ditugu hizpide.

TS

21’etatik aurrera 99.3 FMn. Adiorik ez