Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Corrugados, Alfa, 40ak Libre…

Igande hontan berriz ere tfnoa izan genuen hitzontziena. Elkarrizketa ugari Itsasoak beste behin ere bere izaera erakutsi zuen egunean. Tartean, Saharautz-eko kide bat ere izan genuen janari bilketaren inguruan hitzegiten.

Eta itsasoak eragindako kalteetaz ere aritu ginen Donostiako alkatea eta Zarauzko zinegotzia den Iñakirekin.

Hau dena, Sozi eta edonatoren eskutik… Ikaarriya!

itsas

 

Kaleak okupatuz, lortu arte!

Igande hontan, Urtarrilaren 26an, Alemaniara joango gara. Hamburgora, hain zuzen ere.

Aspaldidanik bertan bizi den Isa oreretarrarekin jardungo gara. Rota Flora zentru sozial okupatuaren defentsan izandako gertakizunen inguruan ariko gara hizketan.

Eta bestetik, aurten lehen aldiz, beste gure kolaboratzailearekin izanen gire. Txerra Bolinagarekin. Gasteizko Harresia hizpide, larunbata hontan 3000 baietz! ekimenaren baitan jardungo gara.

Galdu ezin duzuen beste irratsaio bat dudik barik. Igandean 21’tatik aurrera entzuten gara

rote

 

Desobedientziaz, elkartasunez borrokatzeko garaia

Lehen, gaur eta beti.

Igande hontan desobedientziak eta elkartasunak duten garrantziaz jardungo gara. Alde batetik Gamonal, Burgosko auzoko kide batekin izango gara.

Eta bestetik, Nafarroan sortzen ari diren komunikabide sareataz arituko gara Nagorerekin, “Ahotsa behar dugu” egitasmoko kide denarekin, hain zuzen ere.

Halere, asteari errepaso bat eginen diogu eta ezin ahaztu atzoko egunean atxiloturiko 2 gazteak, Goizane eta Pou. Ta beste kontu asko ere…Noski!

Bukatzeko, Malintxeren txokoa izango dugu gaurkoan… A temblar!

Ba hoixe, adiorik ez, 21’rak arte baizik!

gamo

 

Marejada Bilbon

Aupa jendia!

Igande hontan, Urtarrilak 12, 2014. urteari hasiera emateko, Bilbon izan genituen 2 erreportari.

Elkarrizketak a “tutiple”. Herritarrak, hiritarrak, Herrirako auzipetuak, hainbat koloretako politikoak…

Preso eta iheslarien eskubidetaz jardungo gera, jardi, Sozi , Malin eta Edonato, Bai hoixe!!

Tfnoa ere erreko dugu. Zeatik ez pa!

Ba hoixe, biharkoan ere izugarrizko irratsaioa… Adiorik ez, 21’rak arte baizik!

urt

 

 

Senegaletik Zarautzera

Iepa kaixooo!

Igande hontan senegaldarrak diren Ibrahim eta Baba izango ditugu gela arroxean. Kontakizun ugari, duda barik.

Halere aktualitatea ere izango dugu. Urolako CNTren sorrera, Ekaitz Zirbenten epaiketa, IRPH STOP, Sevilla II gose greban, emakumeen aurkako botizkeriaren aurkako nazioarteko wguna,…

Badakizue, hau dena, Igandean 21’tatik aurrera 99.3an

sevillaII