Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Igandean Irakeko Kurdistanera joango gara

Iepala!

Igande hontan lehenengo aldiz, ahuntzen kolaboratzaile berriarekin izango gara. Karlos Zurutuzarekin, hain zuzen ere.

Aste hauetan ipar-ekialdeko irakeko eskualde autonomoan, kurdueraz Herêmî Kurdistan, aurkitzen da.

Hango gertakizunen iznguruan solastuko gara berarekin.

Bestetik, 28 gazteetako batekin izango gara Zirriren eskutik.

Deustoko S. Pedro plazan burutuko den aske gunea ere izango dugu hizpide Irola irratiko kideen bitartez.

Eta beste hainbat kontu ere ez dira faltako. Ez hoixe.

Hau dena igandean 21’tatik aurrera Arraio irratian

kurdistan

 

 

Zarauzko turismo eredua

Iepa kaixo!!

Igande hontan Zarautz izango dugu hizpide. Turismoak ematen duena, kentzen duena…

Hainbat elkarrizketegingo ditugu sektore ezberdinetako kideekin eta gela arroxean udal gobernuko zinegotzi bat izanen dugu.

Halere, beste kontu batzuk ere izango ditugu.

Hau dena, igandean 21’tatik aurrera Arraio irrati Librean

zarautz

Desobedientziaz Herri Harresia

Igande hontan desobedientziaz arituko gara.

Aspaldiko partez, Txerra Bolinagarekin ihardungo gara Loiolako Herri Harresiaren inguruan eta bide batez, 2013ko Maiatzean, Urtza Alkortaren atxiloketa ekiditen saiatzeko Ondarroan eraiki zen beste Herri harresian parte hartu zuten 5 lagunen aurkako epaiketaz ere arituko gara.

Bestetik, Urriaren 8an hasiko den beste epaiketa bat ere izango dugu hizpide. Arrantzale bizardunek izango dutena.

Hauetako batekin izango gara zuzenean igande hontan.

Zirri, Sozi, Edonato eta Malintxe Arraio irratiko gela arroxean izango dira… A temblar

Hau dena eta gehiago, igandean 21’tatik aurrera Fm 99.3an

Zainduuu!

 

 

 

28ak LIBRE

Igande hontan kontu ugari izango ditugu ahuntzarenean.

Batetik, astean zehar Beñat Lizeaga gazteari Zirrik egindako elkarrizketa izanen dugu entzungai.

Astelehenean hasiko den beste makroepaiketaren inguruan solastu ziren.

Azpeitira ere joanen gara eta Azoka Herritik egitasmoaren inguruan arituko gara bertako kide batekin

Eta noski, Eskoziara ere saiatuko gara iristen bertan izan direnen ahotik

Hau dena eta gehiago… Igandean 21’etatik aurrera

28aklibre

Bagatozzzzzzzz Ahuntzaren gauerdiko eztula!!

Iepale!

Oporraldi luze eta beharrezko baten ondoren, berriro ere Igandeko irratsaio bakarra eta zeatik ez, onena, entzungaiii!

Hastear dagoen denboraldi hontan, berrikuntza eta kolaboratzaile berriak izango ditugu.

Berrikuntza nabarmenena, Jardineroren behin betiko buelta izango dugu eta igandero Arraio irratiko gela arroxean izango da.

Bestetik, kolaboratzaile bezala Zirri laguna lortu dugu. Irratikide ohia, bere tartetxoa izango du. Igandean hementxe izango da bere tartearen nondik norakoaz hitzegiten,

Atzerriko kontuak aitzaki, beste kolaboratzaile bat ere izanen dugu. Karlos Zurutuza. Erreportari autonomoa, askea, zein, Al Jazzera eta Gararekin, besteak beste,kolaboratzen du.

Noski, Sozi, Malintxe eta Edonatok jarraitzen dute.

Ba hoixe, igandean, 21’tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3an!

Adiorik ezzzz!!

ahuntzaNahiz eta denboraldi berriko aurkezpen irrtsaioa izan, gaur egungo kontuen inguruan elkarrizketatxo batzuk ere izango ditugu. Ez galdu!