Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Demokraziaren festaaaaaaaaa!

Gaurkoan, Abenduak 20, festarik festa ibiliko gara Arraio irratiko gela arroxean

2015. urteko azkenengo saio hontan, Sozi eta Edonatoren eskutik hauteskunde orokorren jarraipena izango dugu hizpide

Emaitzak, analisiak, balorazioak…

Badakizue… 21’etatik aurrera zuzen zuzenean 99.3 Fm

images

A20: Debate erabakigarria

Kaixo Ahuntzaleok!

Aste honetan irratsaio handia izango dugu Arraio Irratian. Abenduaren 20ko hauteskundeetan zer egin zalantzan omen dabil jende asko, baina igandeko 21:00etatik aurrera argituko ditugu kontuan. DEBATE ERABAKAGARRIA izango dugu Ahuntzan. Arantxa Arrutirekin (EH Bildu), Jesus Aranarekin (EAJ) eta Ahal Dugu-ko kide batekin arituko gara.

Gai gehiagori buruz aritzeko aukera ere izango dugu, ordea. Besteak beste, Parisen aldaketa klimatikoari buruz 200 bat herrialdek lortutako akordioari buruz arituko gara Eguzko talde ekologistako kide batekin.

Badakizue, ez galdu! 21:00etatik aurrea, Arraio Irratian! FM 99.3!

Lakari kooperatiba gela arroxean

Kaixo Ahuntzaleok!

Irratsaio interesgarri batekin gatoz beste igande batez. Elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen dituen Lakari kooperatibako kideak izango ditugu gela arroxean. Zarautzen ireki duten proiektu berri honen inguruan arituko gara haiekin.

Segidan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduko kide batekin izango dugu elkarrizketa, atzo Bilbon egindako manifestazioaz hitz egiteko.

Badakizue, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! Non bestela… FM 99.3!!!

2015-11-28, BILBO.  Amnistiaren aldeko manifestazioa. 28-11-2015, Bilbo. Manifestación por la amnistia.
2015-11-28, BILBO. Amnistiaren aldeko manifestazioa. Aritz Loiola /ARP

Zapatismoa eta feminismoa

Kaixo Ahuntzaleok!

Gaurkoan ere elkarrizketa interesgarriak izango ditugu gurean. Cecilia Santiago izango dugu gurekin, Chiapasko emakumeen inguruan hitz egiteko. “Eztabaida feministarako zapatismoaren ekarpenak. Bizitza osoa indarkeriaren aurka borroka” hitzaldia emango du Usurbilen, eta tarte bat egin dio Arraio Irratiari. Bestetik, suhiltzaileen egoeraz ere hitz egingo dugu ELAko ordezkari batekin.

Ez galdu! Igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

 

 

 

Txiapastik Saharara

Kaixo ahuntzaleok!

Igande honetan bidaia handia egingo dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen bidez: Txiapastik Saharara, Torreoitik pasatuta. Cecilia Santiago izango dugu gurekin, Txiapasko emakumeen egoeraz hitz egiteko. “Eztabada feministrako zapatismoaren ekarpena. Bizitza osoa indarkeriaren kontra borrokan” hitzaldia ematekoa du laster Usurbilen, eta tarte bat egingo dio Arraiori.

Gainera, Saharan azkenaldian duten larrialdi egoeraz ere arituko gara, Xabier Euzkitze Saharautz-ko kidearekin, Martxa Berdearen 40. urteurrenean gauden egunotan. Bukatzeko, Torreoia Bizirik  taldeko lagunak izango ditugu gurekin.

Ez ahaztu, igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

fd098267674f190640f2f99ba97cf8a8