Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Eusko Label armagintza, gerraren negozioa

Kaixo lagunok!

Aurreko batean Harrera sareetako kideekin izan ginen elkarrizketan, eta gaurkoan migrazio askoren atzean dauden gerrak izango ditugu hizpide. Gerrak, eta gerra horietarako Euskal Herrian ekoizten diren armak. Gerrarako Eusko Label armak kanpaina hasi dute hainbat eragilek, errealitate hori salatzeko asmotan, eta bertako kide batekin arituko gara: “Hemen ere ekoizten dira gerretan erabiltzen diren armak, harrera ukatzen diegun pertsonak migratzera behartzen dituztenak”.

Kolaboratzaileen tartean Ahoztar Zelaieta izango dugu, besteak beste, Venezuelari buruz… Hori dena, noski, ohiko umore garratzarekin eta efemerideekin lagunduta. Ez galdu, igandero gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Bulkada berrien garaia da

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere gonbidatu batzuk izan ditugu gela arroxean. Hasteko, Zamaiko zuloko sorginaren bisita izan dugu, matriarkatua eta matriarkalismoa bereizi eta gaur egungo sistema patriarkalaren sustraiei buruzko hausnarketa interesgarria egiteko.

Bulkada berrien garaia da ekimeneko bi kide elkarrizketatu ditugu jarraian, Jarrai-Haika-Segi eta Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen urteurrenaz hitz egiteko. Dinamika bera azaldu eta Zarautzen martxan jarritako dinamikak eta ekitaldiak aurkeztu dizkigute. Bukatzeko, Gipuzkoako suhiltzaileen gatazkaren berri izan dugu LABeko delegatu eta langile baten eskutik.

Hori guztia, ohi bezala, gure umore mikatzarekin eta efemerideekin lagunduta. Igandero gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Irungo Harrera Sarea eta Gure Benta

Kaixo lagunok!

Igande honetan Irundik hasiko dugu irratsaioa. Euskal Herria harrera herria lelopean, 5.000 lagun inguru bildu ziren atzo Irun eta Hendaia artean, migratzaileen eskubideak bermatzea eta zirkulazio askatasuna aldarrikatzeko. Sare honek egindako lana, eta zehazki, Lakaxita gaztetxean harrera gune gisa izan zuten esperientzia kontatuko dizkigu bertako kide Amaiak.

Ondoren, migrazioekin lotutako beste proiektu interesgarri bat ere ezagutuko dugu, Olatzen eskutik: Arteako Gure Benta izenekoa.

21:00etatik aurrera, ohiko umore eta efemeridez alaituta, Arraio Irratian! FM 99.3!

Hariak, Yoseba Peñarekin

Kaixo lagunok!

Ezohiko moduan, literatur elkarrizketa bat izango dugu gaur, edo horren aitzakian, Zarauzko herriaren historiari begirada botako diogu. Hiru belaunalditako emakumeen bizipenekin josi du Hariak nobela Yoseba Peña idazle zarauztartuak, eta berarekin luze aritzeko aukera izango dugu.

Horrez gain, Ibairen kolaborazioa ere izango dugu, eta ohiko efemeride eta ahuntzakeriarik ere ez da faltako.

Igandero legez, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

2019ko lehen eztula!

Kaixo! Eta urte zerri on, edo urte barrigon, edo nahi duzuena!

Guretzat ere hasi da 2019a eta ekin diogu igadenroko zitari. Gaurkoan, Basaburuako Esan Erran irratiko Lur Gilekin aritu gara haseran, egin berri duten zozketa mundialaz eta beraien irratiaz hitzegiten. Ondoren pasa den astean Zumaian ospatu zen 6. preso eta iheslarien aldeko eskubaloi txapelketa izan dugu hizpide, Ijaunak eginiko kronika eta grabazioekin. Eta amaitzeko, nola ez, efemerideak!