Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Elkartasun eguna, Dispertsioff eta liburuzaina

Kaixo lagunok!

Asteburuan euskal preso eta iheslari politikoekin lotutako ekintzak izan dira Zarautzen eta Orion, eta horien inguruan arituko gara gaur. Batetik, Zarauzko Elkartasun Egunerako Ekaitz Sirventek helarazitako mezua entzuteko aukera izango dugu, eta bestetik, Orioko Dispertsioff ekimenaren antolatzaileetako batekin egindako elkarrizketa. Kolaboratzaileen tartean, Ibai gure liburuzaina arituko zaigu gaurkoan, eta efemeride berezirik ere ez dugu faltako.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

EAJren ustelkeria kasua eta EBri buruzko jardunaldiak

Kaixo lagunok!

Ahoztar Zelaieta kolaboratzailearen elkarrizketarekin hasi dugu aste honetako saioa, EAJren aurkako ustelkeria kasurik handienetako baten inguruan -‘De Miguel auzia’ deitutakoa-, sententzia laster ateratzekoa dela eta. Zibersegurtasunaren inguruko enpresa berri batzuen berri ere eman digu gure korruptologoak, argitaratzear den liburua aipatzearekin batera.

Askapenak Iruñean antolatutako Herrietatik Europa berria eraikitzen jardunaldietan ere izan ginen, eta elkarrizketajk egin genituen hizlari batzuekin, Katakrak-en luze eta zabal jorratutako gaiak hurbiltze aldera. Hori dena, betiko efemerideekin batera, FM 99.3an!

Askapenaren jardunaldiak, Iruñean.

Jardunaldi feministak eta espainiar hauteskundeak

Kaixo entzule!

Gaurkoan irratsio berezia izan dugu. Hasieran arazo teknikoak genituen eta FMko seinalerik gabe, soilik internetez emititzen egon gara. Horrek ordea ez digu eragotzi prestaturik genuen edukiak lantzea. Lehendabizi Garazi, Bilgune Feministako kidearekin elkarrizketa bat egin dugu, pasa den astean burutu ziren jardunaldi feministen inguruan. Ondoren espainiar inperio zapaltzailearen hauteskundeen errepasoa egiten jardun gara, Samaizuloko sorgiñaren bixita izan dugun arte. Samara Veleteren liburuaz aritu zaigu, indarkeria sexitaren inguruan. Tartean aipatu ditugu efemerideak, gaurkoan ere datu interesgarriz josiak.

Putzuzulo eta gaztetxeak, hamalau urte eta gehiago

Kaixo lagunok! Gaurkoan gonbidatu ugari izango ditugu gela arrosean. Putzuzuloren 14. urteurrenaren harira, Zarautzen gaztetxeen bueltan ibilitako belaunaldi ezberdinetako kideak izango ditugu memoriari herdoila kentzen. Manuela garaia, gaztetxerik gabeko urteak, okupazioa, Putzuzuloren bilakaera eta beste errepasatzen saiatuko gara. Zuek ere izango duzue zer esan! Gogoratu telefonoa libre izango dugula: 943 86 81 83.

Bestalde, aurtengo kolaboratzaile berri bat ere etorriko zaigu gaur, Aitziber Sarobe. Lurrari eta ingurumenari lotutako gaiak ekarriko dizkigu hilean behin. Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Gazteak pentsionisten borrokan eta liburuzainaren gomendioak

Kaixo!

Gaurkoan ere gonbidatu batzuk izango ditugu gela arrosean. Joan den astean pentsionisten mobilizazio bat izan zen Madrilen, eta Euskal Herriko mugimenduek ere hartu zuten parte. Zumaiko Iparra gazte mugimenduko kideak ere izan ziren Urola Kostatik irtendako taldean, eta haiekin hitz egiteko aukera izango dugu gaur, gazte mugimenduaren nahiz pentsiodunen borrokaren inguruan.

Ibai gure liburuzainaren bisita ere espero dugu: ikasturte hasierari buruz arituko zaigu gaur, eta liburu pare bat ere gomendatuko dizkigu. Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!