Press "Enter" to skip to content

Egilea: Bapateko_unibertsoa

Mauletik Durangora bertsotan,

Aupakaixo bertsozale!!

Aste honetan Maule eta Durangora egin du bisita Bapateko Unibertsoak. Gainera, irratsaioaren dinamikari jarraituz, eztabaidak, Saturnoko puntu-eraztunaren bigarren atala, Teleskopiotik sailean 10 urte egingo dugu atzera… Hori gutxi ez eta finalerako sarrerak lortzeko hainbat aukera ezberdin eskeiniko dizkizuegu aste honetako saioan.

Hori eta gehiago asteazkenean 20:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3 FM!!

 

Bastida eta Irungoa saioak aztergai, irratsaioaren estreinaldian

Kaixo bertsozale!

Irratsaioaren lehen emanaldi honetan, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari errepaso sakona emango diogu. Gainera, bertsolaritzaren inguruan pil-pilean dauden gai ezberdinak jorratuko ditugu gure sekzio unibertsaletan. Bestalde, Joseba Arruti “Txotxi”-k estreinatuko du Saturnoko puntu-eraztunak atala.

Ez galdu! Asteazkenean 2o:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!