Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Zarauzko postalak.Atalkan Amagoia Gurrutxagarekin

Atalka Irrasaioko elkarrizketa saiora, Amagoia Gurrutxaga gonbidatu degu.

Gerra zibil garaian Zarauzko herrian zer gertatu zan trasmititzeko behar handia dagola konturatu

eta datu bilketa egin eta gero, Zarauzko postalak liburua argitaratu berri du.

Hemen, frenterik ez egon arren, hildakoak, emakume bortxatuak, txibatoak, desagertuak,.

Oso elkarrizketa interesgarria. Dudik gabe, entzutera gonbidatua zaude. Merezi du!

 

 

.

 

 

 

BOLLOENEAn saio musikala

Ostegun gau hotz hontan doinu goxoak zein frikada bat edo beste izan ditugu gela arroxean. Bolli eta Mme kruasanen asunto eta zereginak direla eta (bixitak, ospitalak eta beste) alde batera utzi ditugu gure ohiko formatua osatuko duten “naftalina usaina”, “bolliztegia”, “tarte potolua”, “xirrikitutik” eta “ile kizkurrak mihipuntan” atalak. Horren ordez titipuntan jarri zaizkigun abestiak aukeratu, bollo, emakume, trans ahotsak, euskaldunak nahiz munduko txokotakoak eta gure gertuko maiteñoei eskeini dizkiegu.

Entzundako kantuak hemen

kanel 10

 

 

 

 

Emakume ahotsak Atalkan

Gaurko Atalka saioan emakume ahotsak izango dira protagonista. Batzuk ezagunagoak, PJ Harvey, Patti Smith, Marianne Faithfull… Eta beste batzuk ez hainbeste. Bitxikeriren bat edo beste entzuteko aukera ere izango dugu.

Badakizue, gaur 22.00etatik 23.00etara, FMko 99.3an!!

Kantu zerrenda:

– PJ Harvey eta Bjork, “Satisfaction” (The Rolling Stones)

– PJ Harvey, “Dark places”

– Patti Smith, “Free money”

– Marianne Faithfull, “Mistery of love”

– Izia, “Life is going down”

– Scout Niblett, “Gun”

– Ellie Goulding, “Roscoe” (Midlake)

– Cat Power, “Nude as the news”

– Daughter, “Youth”