Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Aste honetan ez duzue askaririk izango Bolloenearen kontura

women-boxing-1Aste “santuak” bukatu dira, zorionez (Bollo-eneako kideek  Iruñeako kaleetan zebilen prozesio batekin (oz)topo egin genuen…)

En fin, halere oporretan jarraitzen dugu, eta beraz,  ez duzue Bollo-enearik izango gaurkoan…

Lasai, ez tristetu,

maiatzean bueltan izango gara eta.

 

Aste Santuetarako bi gomendio Zinema Itsuan

Aste Santuetan murgildu gara eta hilero bezala Zinema Itsua zuekin izango da ostegun honetan estreinuko bi film gomendatzeko. Opor luze hauetan zinemara joateko gogoa baduzu ez galdu gure gomedioak, “Jeune et Jolie” frantziatik eta “Frances Ha” EEUUtik.

Adi, oraingoan 21:00 hasiko gara eta!

Ondo pasa oporrak!

 

Gaur ez da Atalkarik izango

Lastima da, baina gaur gauean ez da Atalka saiorik izango Arraio irratian. Ez dira arazo teknikoak, teknikariaren arazoak baizik. Egunak 35 ordu izateko eskaera egin zuen, baina Batzar Nagusiek aho batez atzera bota zuten. Lege proposamen berria ari da prestatzen. Hemendik hilabetera izango duzue berri gehiago.

Ulertuko duzuelakoan…

Mila esker!

Euskal Herriko hainbat txokotatik martxoak 8ko kronika!

Bolloenearen 6. saioan ez ditugu gure betiko atalak izango!Horren ordez, Euskal Herriko txoko askotako feministekin izango gara kontu pila batetaz berriketan! Iruñea, Izarbeibar, GUET (Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea), Lekittoko Potxuak Martxan, Emazteek diote talde herstorikoa Hazparnetik,  Bidasoaldea,  Ibaetako emakume taldea, Zarautz…

Fleuryko mendeku zuloraino ere iritsi gara, edo hobe esanda, hangoen hitzak iritsi zaizkigu!

Ez galdu! Gaur, iluntzeko 21:00tatik aurrera 99.3an, Arraio Irratian!

Eta nola ez, musika feminista!

BOLLONEA KARTRELA 06

Martxo morea Zinema Itsuan ere!

Aurreko hilabetean kale egin eta gero, gaur Zinema Itsua ahots berri baten konpainian dator. Martxo morean gaudenez, gure kide zaratatsuak bezala, gaurko saioa emakumeei eskainiko diegu, gure kasuan, emakume  errealizadorei. Txekiar Errepublika eta  Saudi Arabiatik ibiliko gara bidaiatzen, beti bezala Euskal Herrian amaitzeko.

Hau guztia gaueko 21:30tatik aurrera Arraio Irratian!

 

Las margaritas