Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Hiru emakume Cannes Jaialdiaren barrenak ateratzen

Gaurkoan, Zinema Itsuan, Cannes Jaialdiaren barrenak aterako ditugu. Aspalditik izan du matxista fama eta aurten ere zenbait zurrumurru zabaldu dira. Bestalde, edizio hau Ingrid Bergman aktorea omentzen ari da eta bere bizitzaren berri izango dugu.

Horretaz guztiaz hitz egiteko, gure urrezko kolaboratzailea etorriko zaigu. Ez galdu, beraz, gaur, 21:00etatik aurrerako saioa!

2015_Cannes_Film_Festival_poster

Munduko emakumeak, Gure genealogia feministak eta MFEST 3!!

Munduko feminismoak pixxxxkat geyo ezagutu ditugu gaurkoan,
eta gero gure artera salto inda, Gure genealogia feministak liburua eta musika errebolta feministan inguruan jardun zaizkigu.

Gogoratu, Ekhineren helbide berria;
Ekhine Eizagirre Zubiaurre
Maison d’arrêt des Femmes
3, Allée des Thuyas
94.261 Fresnes, Cédexmestgee

Urte miragarri haiek Zinema Itsuan

Haurtzaroa omen da aro zoriontsu eta inozenteena; batzuei, luzatu egiten zaie, halere. Gehienok, aldiz, aroz aro ibili arren, une zoriontsu eta inozenteak ere bizitzen ditugu, noski!
Oraingoan, gure haurtzaroko telesailak izango ditugu hizpide, eta ‘gure’ diogunean, arraiokideona esan nahi dugu; izan ere, gela arrosean hiru galderatxo luzatu ditugu eta denok barnean ditugun haurrak azaleratu zaizkigu!

321416217_ac20c8a681_o

Zuk ere nostalgia punttu hori baldin baduzu, zure txikitako oroitzapenak gurekin partekatu nahi badituzu, ez galdu gaur Zinema Itsua saioa, 21:00etan Putzuzulotik zuzenean. Pizgarria izango da!

Emarock egunaz Gorkeyan!

Lehendik ere izan dugu mintzagai Atalkan Emarock proiektua. Emakume musikariak bistaratzea du helburu elkarte honek eta datorren apirilaren 25erako egun beteko jaia antolatu dute Aretxabaletan. Tailerrak, bazkaria, kontzertuak…

Horren berri emateko, Saioa Gauilunak argazkilari eta proiektuaren bultzatzailea izango dugu gaur gela arroxean. 21etatik 22etara izango da, FMko 99,3an!!!!

image