Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Nina Hagen Gorkeyan

Urte hontako azken irrasaioa Gorkeyan.

Nina Hagen,

Opera  eta  punk  musika  uztartzen jakin  duen   abeslari  alemaniarrakin.

Mor  moreren  azken  diska  ere  aipagai.

hagen

Gipuzkoako Bertso Txapleketa gaurko Atalkan

Gaurko Atalka sorpresaz beterik datorkigu. Gupuzkoako Bertso Txapelketako finalaren atarian gaude. Horrekin amaituko da udaberrian hasi zen txapelketa. Halako ekitaldiak behar bezala ateratzeko bertsolariez gain, epaileak ere behar izaten dira.

Azken horien lana zein den ezagutuko dugu, nola entrenatzen diren, zein diren euren irizpideak … eta bide batez, bertsoaldi batzuk ere entzungo ditugu.

Gaurko gonbidatuak: Amaia Otxotorena eta Elisa Iztueta. Gainea atalkari berriak ezagutzeko aukera ere izango duzue.

Ez galdu, gaur 21:00etatik aurrera, FMko 99.3n

 

untitled

On egin Zinema Itsuan!

Azkeneko saioa galdu bazenuten eta ez entzuteak guri bezainbesteko pena eman bazizuen, gaurko betekadarekin alaituko zarete! Gabonen gertutasuna aitzakia hartuta, janari eta otorduen inguruko pelikulez hitz egingo dugu. Ziur gaude, dagoeneko baten bat bururatu zaizuela, eta ez bada hala, hemen duzue sabelean tokia egiten hasteko adibidetxo bat.

VIRIDIANA. BUÑUEL, LUIS. 1961
VIRIDIANA. BUÑUEL, LUIS. 1961

 

On egin dagigula gaur 21:00etan Arraio irratiko Zinema Itsuan!

 

Gorkeya, 90. hamarkada +ez dok amaitu

Euskal Herrian 90,hamarkada hasieran entzunten genitun  emakume talde pare batekin hasiko degu irrasaioa.

Babes in Toyland eta L7 taldeak.

Eta irratsaioa amaituko degu, gaur egun sortu den eta euskal artista orori zuzendua dagoen” Ez dok amaitu” mugimendu kultural berria aipatuz.

Hau ez bait da amaitzen, beti sortzen jarraitzeko gaitasuna ez degulako eteterik nahi.

babes-in-toyland

atalkan euskalgintzari 50 urteko errepasoa

Arantxa  Oiartzabal  gonbidatuarekin,  60.  hamarkadara  salto  egingo  degu

euskera,  hezkuntza  eta  kulturari  errepaso  bat  emanteko intentzioarekin,  eta bide batez,

aurten zarauzko  Salbatore Mitxelena ikastolaren  sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari gerala ere gogoratu.