Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Juanba Berasategi eta “Zinea eta buru osasuna” zikloa gaurko Zinema Itsuan

“Lazkao Txiki” eta “Kalabaza tripontzia” ren sortzaileari, Juanba Berasategiri,  tarte bat eskaini nahi diogu gaurko Zinema Itsuan. Apirilaren 28an utzi gintuen zine zuzendaria euskal animazioan aitzindaria izan zen.

Eta bestetik, “Agifes” elkarteak Modelo aretoan antolatu duen “Zinea eta buru osasuna” zikoaz arituko gara.

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an

Dantza eta euskara kontuak, gaurko Atalkan

Apirila eta martxoan Zarautzen izan diren bi ekitaldiri buruz hitz egingo dugu Atalkako gaurko saioan. Jalgi taldeko Miren eta Esther etorriko dira lehenik Putzuzuloko gela arroxara. eta aurreko hilaren amaieran egin zuten Helduen Erromeri Eguna izango dugu hizpide. Ondoren, Imanol Epeldek hartuko du lekukoa; martxoko Zarautzen euskararekin zer? jardunaldiko oharrak jakinaraziko ditu.

Interesa baduzue, badakizue, 21:00etatik aurrera entzungo dugu elkar!

 

Hamaika entzuteko jaioak gara!

Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaerak, baina Zarautzen buelta eman diogu esamoldeari; irakurri, irakurri: Hamaika irratsaio, hamaika ahots, hamaika ideia… Eta guztiek gure bizitzako azken hamaika urte hauek eta uhinetako 99.3 FMa okupatu dituzte. Hamaika entzuteko jaioak gara, beraz.
Denbora horretan, hamaika partaide eta herritar igaro dira arrosa koloreko gela ezagunetik, baina oraindik ere, gogotsu gaude beste hainbesteri harrera egiteko. Eta ziur gaude fideltasun osoz jarraitzen gaituzten entzuleak ere iritzi berekoak direla.
Orain arteko ibilbidea ospatzeko eta gure entzuleei merezitako gorazarrea egiteko, egitarau mardula antolatu dugu maiatz honetarako. Dena den, jarraian, ideia egiten joateko lehenengo hitzorduak dauzkazue:

MAIATZAK 12, 22:30ean: SOFA eta RUKULAren kontzertuak.
MAIATZAK 16, 19:00etan: Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 18, 19:00etan: Justo Arriolaren “A los pies del caballo” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

Baina, horiez gain, maiatza bukatu bitarte, hainbat ekitaldi izango dira, beraz, adi agendari!
Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu sinesten dugun proiektu hau elikatzen eta, beti bezala, ateak zabalik daukazue zuen ideiak uhinetara zabaltzeko.
Hortaz, segi ezazue Arraio irrati librea entzuten eta ea horrela beste hamaika entzuten ditugun! (gutxienez)

Bilgune Feministaz hitz egingo dugu gaurko Bolloenean

Norbaitek oraindik ez badaki ere, Bilgune Feministak hamabost urte bete ditu aurten! Hori ospatzeko, Saioa Iraola izango dugu Arraioko gela arrosan. Dena den, hastapenen berri jakiteko, Joxeparekin ere hitz egingo dugu.

Urtemuga garrantzitsua izanik, hainbat ekimen ari dira antolatzen talde feministakoak eta horien berri ere emango dizuegu.

Ez galdu, beraz, gaur, 21:00etatik aurrera, Bolloenea saioa!