Gaur ez dugu Zinema Itsua saiorik! Uda ostean itzuliko gara Atalkariok pilak kargatuta!
Gogoratu Transpelayoetako jantokian elkar ikusiko dugula uztailaren 24 eta 25ean!
Uda ona izan!

Gaur ez dugu Zinema Itsua saiorik! Uda ostean itzuliko gara Atalkariok pilak kargatuta!
Gogoratu Transpelayoetako jantokian elkar ikusiko dugula uztailaren 24 eta 25ean!
Uda ona izan!

Podcast: Play in new window | Download
Agian, entzun duzu zerbait edo nabaritu duzu haize boladatxo batek ilea zertxobait astindu dizula. Ez larritu! Marlene eta Louis izango ziren! Kaskoa eta eskularruak jantzi, eta sidekarrez espazioa eta denbora igaro baitituzte atentzioa eman diguten emakumeak aurkitzeko.
Inguruko lagunei galdetuz, izen pila bat bildu dute dagoeneko eta horiei buruz mintzatuko dira. Inoiz galdetu diozue zuen buruari zein emakumek eman dizuen atentzioa? Eta behin erantzuna erabakita (bai, erabaki egin behar da, ze ziurrenik bat baino gehiago bururatuko zaizkizue), zergatik etorri zaizuen hori? Kasualitatea ote izen batzuk errepikatzea?
Gaurko Transbolloenean aurkikuntzen berri izango duzue eta galderen erantzunak ere bai agian. Horretarako, sintonizatu 99.3 FM 21:00etan 3 emakumeren ahots erakargarriak entzungo dituzue (zein ote hirugarrena?).

Kaixo Arraiozaleok!
Gaur ez dugu Atalka saioa izango. Hurrengo astean berriz ere entzungai izango gaituzue.
Podcast: Play in new window | Download
Mefssten 5. edizioa. Aurten formatu berriarekin datoz.
Sei taldez osaturiko festibala izango degu aurtengoan, hori bai,
DJk +Dva, alegia bideo jartzaile eta guzti.
Dantsatzeko prest bazaude, ekainaren 3an arratsaldeko 20:00 tik aurrera
putzuzulo amets fabrikan aukera paregabea izango dezu.
Gozatuuuuuu
Podcast: Play in new window | Download
Izenburuak berak iragartzen du gaurko saioa potoloa izango dela. Batzuoi Ekonomia hitzak atzera egiten digunez, talka-terapia aplikatu eta gaian murgilduko gara gaurko Bolloenean. Horretarako, lehenik eta behin, Ainhize Muniozguren kolaboratzailearen hausnarketatxoa entzungo dugu eta, ondoren, Duintasuna Gipuzoako pentsiodunen elkarteko MariKruzekin hitz egingo dugu beraien egoeraren berri izateko. Beti bezala, ikuspegi feministatik jardungo dugu, noski.
Hori guztia aurrera eramateko, gainera, laguntzatxoa izango du Marlenek. Norena, ordea? 21:00etan, sintonizatu 99.3 FM eta jakingo duzue!
