Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Martxoak 8a Zarautzen eta Emakumeak historian

Ikasturteko seigarren saioan Zarauzko martxoaren 8ko eguna jarri dugu erdigunean eta telefonoaren bestaldetik, elkarrizketatxoa izan dugu antolaketa-lanetan aritu den Amaia Zalduarekin. Egun horretan izandako bizipenez gain, aurrera begira norbanakoek hausnartu eta kontzientzia hartzen dugun lana azpimarratu du, gogoraraziz, emakumeon* borroka, eguneroko borroka dela.

Euskarazko wikipediak hilabete honetan abian duen lehiaketa ere hizketagai izan dugu. Bertan, aukera dugu Emakumea Historian & Emakumeen Historiaz edukiak sortzeko.

Nymeria, bere aldetik, gaurkoan “Jessica Jones” telesailaren inguruan aritu zaigu eta Eider Rodriguezen bi aipu ere izan ditugu; lehenengoa, “Bihotz Handiegia” eta bigarrena LISIPEk atera berri duen “Idazleen Gorputzak“.

Hilabeteko hitza ere presente izan dugu; beste harribitxi bat gure hiztegitxorako: Ipurdantzaria edo Ttarrapatta, pertsona artega, urduria edo asko mugitzen dena.

Eta amaitzeko, gogoratu, datorren asteazkenean, martxoak 27, Modelo Aretoan mahai-inguru interesgarria izango dugula “Euskara sexista eta ez sexista” gai hartuta.

 

Kapitalismoa eta erotika bihar Kitzika irratsaioan

Kapitalismoak eta lan eredu honek asko eragiten du gure bizitza erotikoan.
Denboraren gestioa, egin beharrak, ardurak, presioak, ekonomiri heltzea… egunerokotasunean tarte haundia hartzen dute, eta geratzen zaigun beste tarte txiki
horretan zer egiten dugu? Jolasteko denbora hartzen al dugu? Gogoak izaten al ditugu elkar goxatzeko?

Galdera hauek eta beste batzuk erantzungo ditugu biharko Irratsaioan (21:00etan)

Aspaldiko partez, ez galdu!!

Kim eta Pam!

Putak Zinema itsuan

Munduko lanbiderik zaharrena omen da prostituzioa. Baina ezer gutxi ezagutzen dugu atzean ezkutatzen den errealitateaz. Prostituzioaren egungo ezaugarri nagusienetako bat ikusezintasuna baita. Zinemak noiz behinka tartetxo bat egin dio, eta ikuspegi hau da gaurko Zinema Itsuan landuko duguna.

Aspaldiko partez Marlene eta Louise elkarrekin arituko gara entzuleen konpainian.

Beti bezala, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!