Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Gaur ere belarriak zulatuko ditugu

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango baina hala ere ohiko hirukotea belarriak zulatzeko gogoz sartuko da Arraioko gela arroxean. Amenaça, KaosarenerasoaK, Estricalla…

Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur gauean, 21:30etatik aurrera.

Azkenean Mattingun ZarataZarautzen

Aurreko astean huts egin ostean, gaurko ZarataZarautz irratsaioan Mattingun edukiko dugu azkenik.

Gaueko 21:30etatik aurrera, bere gustoko musika eta Bartzelona inguruan lortutako materialez mintzatuko gara gonbidatuarekin. Gogoratu ordu eta erdiko zarata saio itzela duzuela gaur gauean.

Metralleta taldearen Urretxuko kontzertua Arraio entzun ahalko da

Metralleta talde Zarauztarrak bira txiki bat egingo du penintsulan zehar, astebukaera honetan. Zaragoza eta Madril bisitatu ostean, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute igandean, Uztailaren 24ean.

Bertako KKinzona irratiak zuzenean kontzertu hau emitituko duenez, beraien internet konexioa lapurtu eta Arraio Irratiko uhinetan ere entzun ahalko da. Beraz, gogoratu zita zaratatsua duzuela igandean, gaueko 22:00etatik aurrera.