Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Labi eta Xaporra Apirilaren 27an kartzelaratuko dituzte

Espainiako Auzitegi Nazionalak urte beteko kartzela zigorra eta erakunde publikoetan lan egiteko 6 urteko inhabilitazioa ezarri die Haritz Gartxotenea eta Aritz Labiano zarauztarrei. Epai hau, Apirilaren 27an betearaziko da.

Guzti hau salatzeko, Apirilaren 26an, asteartean eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera manifestazio jendetsu bat burutuko da Zarauzko kaleetan.

Beti bezala, informazio gehiago edukiko duzue Eskuz Eskuko blogean. Hala ere, guk kuña bat egin dugu deialdi berezi bat eginez egun honetarako. Entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Hungariako Dance Or Die eta PFA taldeek eman behar duten kontzertuaren ondorioz, bihar ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Hala ere errepikapen bat entzuteko aukera edukiko duzue ohiko orduan. Datorren astean itzuliko gara belarriak zulatzeko gogoz.

Bide batez, aurreko astean Hilkar taldeko Dimitrirekin eginiko irratsaioa entzun dezakezue, podcastean klik eginaz:

Arazo teknikoak ditugu irratian

Azken egun hauetan interneteko konexioarekin ditugun arazoen ondorioz, gure ohiko programazioa ezin izan dugu eman.

Egun hauetan aldaketa batzuk egiten gabiltza eta dena amaitzean berriz ere gure ohiko programazioarekin jarraituko dugu. Aldez aurretik, barkamenak eman nahi dizkiegu gure entzule guztiei.

Hilkar taldeko kideak ZarataZarautzen

Apirilaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko lagunak edukiko ditugu. Leitza, Zarautz eta Urretxu aldeko jendearekin osaturiko Trashcore talde honek bere lehen lana kaleratu berri du eta diska honen inguruan mintzatuko gara gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Ez ahaztu beraz, FMko 99.3a sintonizatzea.

Nafarroako Bertsolari txapelketako finala Arraion

Aurreko astean, Arabako Bertsolari txapelketako finalarekin egin genuen bezala, larunbat honetan ere Nafarroako Bertsolari txapelketako finala emitituko dugu Arraio Irratian, Info 7 irratiaren konexioa lapurtuta.

Aurtengo finalean, Jon Barberena, Estitxu Arozena, Julio Soto, Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros edukiko ditugu elkarren aurka.

Finala arratsaldeko 17:00etan hasiko da beraz, bertsozaleak zareten guztiok ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea.