Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ekaineko lehen zarata dosia

Denboraldia amaitzen ari da baina oraindik zarata dosi apur bat geratzen zaigu. Aste honeran Conflict taldeko abeslaria ekarri dugu gogora, duela gutxi joan zaigu eta. Orioko Gaztetxean iada tradizioa den Kaos y Lentejas jaialdiari ere errepaso txiki bat egin diogu.

eta guzti honez gain, nobedade eta klasiko batzuk ere jarri ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Patiyoko Atzuak 3.16 – Lara Zapirain eta Hodei Iriarte desberdina izateari buruz:

Kaixo, entzule maiteok:

Azkenengo saio honetan, beti bezela, hainbat gai izan ditugu hizpide. Horien artean, laguntasunaren inguruan aritu gara sortzaileen txokoan eta atzotako batek seigarren mailako olerkia eskaini zien bere lagunei.

Gure irratsaioko gatza eta piperra , ordia, gonbidatuak dira eta bueno, larunbaten gela arroxan izan genitun Lara eta Hodei. Bata dantzaria afizioz, bestia ofizioz eta dantzaz ez ezik, laguntasunaz kuadrilaz eta helduaroan desberdin izatiaz jardun genun berriketan. Ezin deu aipatu gabe utzi hemen, gure bi gonbidatuek programara zetozela esateko intzuen bideua in diguen onena izantzala. Horrez gain, laguntasuna eta profesionaltasuna bateragarriak diala ere aipatu ziguen eta horren adibide izantzan iaz Victoria Eugenian aurkeztu zuten “Garaipenik ez da inboluziorik gabe” piezan. Eskerrik asko bihotzez biyoi etortzeagatik!

1,2.3 TUMAMARRATXA!

Idoia Lizeagarekin lore kultura ikasten

Iepakaixou ia denoi!

Ekaina estrenatzearekin batera irratsaio berri bat egin dugu. Eta beste behin inon topatuko ez duzun edukiarekin. Merkatua Bizirik elkarteak antolatu zuen hitzaldi bat eskeini dugu, Idoia Lizeagak lore kulturari buruz eman zuena hain zuzen ere.

Entzun eta goza ezazue!