Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2025

Herriko taldeen errepasoa gaurkoan

Kaixo entzule maite! Hemen gara berriz ere Arraio irratiaren 19. Urteurrena ospatuta. Gaurkoan ez dugu gonbidaturik izango, 3koteaz gozatzeko aukera izango duzue. Liga gehienak amaituta, herriko taldeen errepasoa egiteko garaia da, oraingoan protagonistek egindako balorazioa izango duzue entzungai.

Hau dena beti bezala, 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Gure 19 urteak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 25, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioaren ibilbidea errepasatzen aritu gara. Arraio irratiak 19 urte bete ditu eta baita gure irratsaioak ere. Urte guzti hauetan eginiko kuñak, erabilitako sintonien abestiak eta abarrak errepasatu ditugu.

Datu bat ere eman dugu: 2024. urterarte 523 irratsaio ditugu grabatuak!!! Guztiak gure fonotekan dituzue eskura.

Zorionak irratsaiotik pasa zareten esatari, kolaboratzaile, gonbidatu eta elkarrizketatu ia denei!