Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: ekaina 2024

Larru Beltzak taldea zuzenean Hiruputzu Gaztetxean

Arraio Irratiaren 18. urteurreneko ospakizunetan, ZarataZarautz irratsaioak kontzertua antolatu zuen Zarauzko Hiruputzu Gaztetxean.

Bertan, Larru Beltzak talde OΓ±atiarrak jo zuen eta orain, kontzertu hori entzuteko aukera duzue.

Zarauzko triatloia mintzagai gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Ekainean sartu berri gara eta ohitura dugun bezala, oraingoan herriko kirol ekitaldi ezagun honen inguruan arituko gara. Gaurkoan Jone eta Eneko izango ditugu gurean, larunbateko frogarako nola prestatu diren eta zein helburu dituzten jakingo dugu. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!!

Ponpaxen etxetik zuzenean!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 2, irratsaio berezia egin dugu. Gure kolaboratzailea den Ponpaxen etxera joan gara gure aparataje guztiarekin eta bertatik egin dugu zuzen-zuzenean irratsaioa. Tartean, Santxo, duela urte asko Arraio irratian Hego haizea izeneko irratsaioa egiten zuena ere sartu da zuzenean eta bitxikeri batzuk kontatu dizkigu.

Zumayar, getayar, orioyotar eta zauztarrekin pixkat sartu gara πŸ˜‰ baina beti umore onean, jeje!

Entzun ezazue!