Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2022

Ekaitz Sirventek itzuli duen “Gartzelako gutunak” liburuaren aurkezpena

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioan pasa den urtarrilaren 28an Putzuzulo Gaztetxean izan zen liburu aurkezpen bat emititu dugu esklusiban. Zarauztar preso politikoa den Ekaitz Sirventek euskara itzuli du Antonio Gramsciren “Gartzelako poemak” liburua eta Katakrak argitaletxearekin kaleratu da. Bada, liburuaren aurkezpena eskeini dugu gure entzuleentzat.

Gainera gaurko eguna, otsailaren 13a, bi efemeride garrantzitsuen eguna da, irratiaren nazioarteko eguna eta torturaren aurkako eguna ere. Saioa amaitzeko hauek ere hizpide izan ditugu.

Entzun ezazue!

3. MaitaleM Elektropeñarekin

Urte askotan arraioko ostiral arratsaldeak elektronikaz margotu zituen gela arroxeko Kaiolatik, baita gaztetxeko paretak eta terraza… ere.

Gaztetxean ikusteaz gain hainbat eta hainbat tokitan topo egingo zenuten berarekin, gauez lokalen batean edo eta egunez, malekoi edo torreoi inguruan bere elektro musikarekin.

Hortatik ez badezute ezagutzen, zarata taldeak ere gustoko ditu eta beharbada zarauzko talderen batekin eszenatoki gainean ere ikusiko zenuten.

Elektropeñaren playlista,

ander unzaga I.

https://youtu.be/zzbmMiC-ArI

FOUR TET-Two thousand and seventeen

https://youtu.be/CUYboWbVe0A

MOGWAY-Dry fantasy

https://youtu.be/55wY7XrGFzY

CASPIAN-Halls of the summer

https://youtu.be/9OGCjUOISFA

KASKEZUR-Olatua

https://youtu.be/cCR185igl34

INTERLUDE-Ecos del norte

https://youtu.be/86yHGO-8FF4

MARMOL-Camino de alta dificultad

https://youtu.be/b2i9NNPekzo

PROPAGANDHI-Last Will and Testament

https://youtu.be/l-nbvVnOwdI

RED FANG-Prehistoric dog

https://youtu.be/lsz8EEoPXgU

HEGAZKIN-Izar euritsua/hondartza

https://youtu.be/RAwm35CZdwU

ELEKTROPEÑA-Denbora

https://youtu.be/uIv-Hcss0Ug

STEPHAN BODZIN-Rose

https://youtu.be/DwlJkd5soRs

ELEKTROPEÑA-Ura

https://youtu.be/cosLmdMgR_w

Entzun eta disfrutatuu….

Millesker Peña, besarkada handi bat!!

Maite Fernandez de Casadevante eta Iraia Yerobi futbolariak gaurko saioan

Kaixo entzule!

Gaurkoan futbol kontuekin gatozkizue, ZKE taldea Euskal Ligan ari da maila oso txukunean. Iraia eta Maite jokalariak izango ditugu gela arroxean denboraldi zoragarri honen nondik norakoak hobeto ezagutzeko.

Honetaz gain, playeroen emaitzak ere errepasatuko ditugu, joan den igandean neskek 6.na eta mutilek 7. jardunaldia jokatu baitzuten. Beraz, badakizu, futbol kontuez gehiago jakin nahi baduzu, 21.00tan sintonizatu Arraio irratia FMko 99.3an!!