Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2021

Irrati arteko bertso saioa Putzuzulon

Arraio Irratiaren 15. urteurrena dela eta, Bapateko Unibertsuak saioa antolatu du larunbat hontan, 18:00tatik aurrea Putzuzulo Gaztetxian.

Irratsaioen arteko bertso-saio bat izango da Ane Zuazubiskar Iñarra, Mikel Iturriotz Etxaniz, Paula Amilburu Izargarai eta Markel Eizagirre Beloki kantuan izango dialarik. Sarrerak ordubete lehenago gaztetxian bertan, animatu!

Gros auzoko Saretxe eta Ahoztar!

Ahuntzak hemen gara!

Igande honetan irratsaio interesgarri bat dugu zuei eskeintzeko. Hasteko gure kolaboratzaile izarra den Ahoztar Zelaieta izango dugu eta ondoren Donostia aldera joango gara, Gros auzoan antolatua dagoen Saretxe zer den ezagutzera. Bertako kide batekin, etxebizitzaren problematikari auzotik eta auzoarentzat nola aurre egiten ari diren ezagutuko dugu. Eta hau gutxi balitz, maitasun/gorrotozko FMrideak ere izango ditugu, maiatzaren  9a, batzuentzat EEUUroaparen eguna izan arren antifaxistontzat garaipenaren eguna baita. Jakin nahi duzu zergatik?

Ba entzun ezazu Ahuntzaren Gauerdiko Eztula, igande gauean, 21:00etatik aurrera 15 urte beteko dituen Arraio irratiaren frekuentzia askean, FMko 99.3an edota arraio.eus webgunean.

June Yerobi eta Ane Mugika futbolariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan futbol kontuekin gatozkizue, herriko taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta hori baliatuta gela arroxean izango ditugu June eta Ane jokalariak. Biak lehendabiziko taldean badiltza, Emakumezkoen Euskal ligako C multzoan. Fase honetan jokatzeko beste partida bat besterik ez zaie geratzen eta orain arte egindakoa kontatuko digute.

Beti bezala hau guztia gaur, asteazkena 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!