Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2019

Iñigo Mantzizidor “Mantxi”-ren finalerdia aztergai

Aste hontan Oiartzun izango degu jo muga “Mantxi” Gela Arroxian izango deularik. Hitz eta pitz jardungo gea finalerdiyan eta oro har bere Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hontako ibilbidian inguruan. Bestalde, zer erantzungo ote du Artzayak puntu erantzunetan?

20tatik aurrea 99.3 FM!

Emakumeen aurkako indarkeria aztertuz eta salatuz

Kaixo lagunok!

Gaurko saioan Azaroaren 25eko ekitaldiak hartuko ditugu ardatz, hain zuzen, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunean egiturazko bortxa hori salatzeko egindakoak. Laster *Emakumeen Etxe izango denaren aurrean bildu ziren Zarautzen, eta hango elkarretaratzeko pasarte bat ekarriko dugu batetik. Bestetik, Samara Velte kazetariarekin elkarrizketa egingo dugu, indarkeria matxista eta bortxaren kultura aztertzeko argitaratu zuen Nik sinesten dizut liburuaren harira. Horrez gain, lurraren inguruko kolaborazioa ere izango dugu, gaurkoan, Aitziber Saroberekin.

Hori guztia eta gehiago, ohiko efemerideak tartean, igandero bezala: 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!