Kaixo entzule maiteok!

Bagatoz berriro ere Kosta Kastako irratsaioko kideak gure apirileko saioarekin!

Oraingoan, hainbat gai izango ditugu gurean: lagun handi lagun txiki proiektuaren nondik norakoen azalpena Agurtzane Loiola eta Isa Maritxalarren eskutik, Frantziako ikasleen bisitaren kronika, DBH 4. mailako ikasbidaiaren aurkezpena, kirol munduko azken berriak, KMK’19ko atalean lan talde feministako Nerea Permach eta Olatz Azkueri eginiko elkarrizketa eta hilabetero bezala, bokata eta edaria irabazi nahi duenarentzako zozketa itzela!
Gogoratu, gaur, iluntzeko 19:00etan Kosta Kasta Arraio Irratian! 
Piztu 99.3 fm!
Instagram: @kostakasta
Zuzenean ezin baduzu entzun, irratsaioa webgunean entzugai izango duzu:

« »