Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2018

Maite Aizpurua eta Jone Lizarralde gai-jartzaileak!

Aupalee!

Aste hontakuan, Maite Aizpurua eta Jone Lizarralde gai-jartzailiak izangoitugu gurian, bertsolaritzan ze papel jokatze duen, nola funtzionatzen duen… kontatzeko. Bestalde, aurreko ostiralean San Pelaioko jubilatuen soziedadean izan zen saioaren berri ere emango dugu. Baita, juan berri zaigun Aitor Sarasuaren ofiziyua ere gure omenaldi xume mouan.

 

Astero bezela 8tatik aurrea! 99.3FM!

IMG_20181116_224058.jpg bistaratzen

IMG_20181116_224058.jpg
1.4 MB

 

Bardeak herriarentzat!

Kaixo entzule maiteok!

Gaurko irratsaioan, Zirriren presentzia fisikoa ezinezkoa izan arren edukiz betetzen saiatu gara bere hutsunea. Tuteran gaur bertan izan den manifestazioa aitzakitzat hartuz, Bardenas Libres Ya! plataformako kide den Oscarrekin izango dugu elkarrizketa. Lehenik ordea, gure sorginaren bixita espero dugu; ze emakumeri buruz arituko ote da gaurkoan? Eta amaitzeko, azken aldian ohitura bilakatzen ari diren efemerideak errepasatuko ditugu. Ez ezazue galdu!