Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2018

Azken portuko bertso eguna eta martxoak 8ko hainbat kontu

Aupakaxo bertsozale!

Aste honetan SKAPA-k antolatutako azken portuko lehen bertso eguneko bertsoaldiak izango dituzue entzungai. Puntu-eraztunetan Unai Muniainen erantzuna, nori jarri ote dio puntu berria? Gainera, martxoak 8aren harira, Big Bang eta Teleskopiotik sekzioetan kontu bereziak izango ditugu entzungai. Hau dena eta gehiago, asteazkeanean 20:00etatik aurrera arraion, EZ GALDU!!

Aman Komunean badugu zertan borrokatu

Igande hontan, IJauna faltan, izugarrizko irratsaioa aurreikusten da, bai hoixe.

Efemerideetako arloan ezin ahaztu Gasteizen Martxoak 3an izandako sarraskia. Jada 42 urte pasa  dira.

Bestetik, Martxoak 8ko greba internazional feminista ere ezin aipatu gabe utzi.

Eta noski, elkarrizketak ere izango ditugu. Aman Komunak sarea hizpide, lehenengoa.

Sorreratik proiektu hontan aritu den Hartzea Lopez Urruñatarra izango dugu telefonoaren beste aldean.

Autogestioa eta auzolana ardatz dituen egitasmoaren inguruan luze eta zabal solastuko dugu.

Gainera, Euskal Udalekuen inguruan ere arituko gara, gela arroxera etorriko zaizkigu eta hainbat kide.

Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera

Adiorik ez!!

 

 

Kebidek taldeko Ane eta Kaxpi aita alabak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan gela arroxean Ane eta Kaxpi aita alabak izango ditugu playeroen inguruan hitz egiteko. Bata jokalaria da eta bestea babeslea, aurtengoa dute lehendabiziko urtea eta bigarren postuan aurkitzen dira. Adituen ustez Kupela ahalguztidunari itzal egin diezaioken talde bakarra da, berau da nahiz eta hondartzan lehen aldiz izena eman duten esperientzia askoko jendea bildu dute bertan. Guzti honen inguruan arituko gara 18.30tatik aurrera, baina hori baino lehen herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu.

Beti bezala saio bikain hau entzuteko aukera 18.00tatik aurrera izango duzu Arraio Irratian, FMko 99.ean!!