Press "Enter" to skip to content

Apache Kid biharko Kaiolatik saioan!!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan donostiako uretatik datorkigu bixita!! Carol Marín gazteak 15 urte koxkorrekin izan zuen elektronikarekiko lehen harremana, bere gelako pareten artean Acid kasseteak dantzatuz. Urtebete beranduago bere ohinetakoei hegalak jarri eta Gipuzkoa guztitik zehar ekitaldi elektronikoetara bidaiatu zuen. Musikan jartzen ordea urte batzu beranduago hasi zen, Donostiako alde zaharreko Arraun tabernan (bere etxetzat jotzen duena) rock alternatiboa, Indie-a eta elektronika nahasten zituen Carol-ek, Anartz Nomaklimato erraldoiarekin sesioak konpartituz. Hontaz aparte kultur ekitaldi asko eta asko antolaturikoa da Carol, beraz harreman estua du donostiako musikagintzarekin. Biharkoan bere sesio ederretan tartekatzen dituen abesti batzu entzungo ditugu, besteak beste Christian Loffler, John Talabot edota Caribou-ren doinuak. Horretaz aparte gipuzkoako eszenataz eta gauz askotaz galdetuko diogu!!!! Ez galdu lagunok, Apache Kid handia Kaiolatik saioan!!!!! UP THE KAIOLS!!!! UP FOREVER!!!!

13007374_10209094542029941_7790945481884998264_n

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude