Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2016

Hotz Zarautz eta Martxoak 8

Igande hontan errefuxiatuei laguntzeko sortu berri den Zarautz Hotz taldeko kide diren Agate eta Ximon izango ditugu gela arroxean.

Eta bestetik, Martxoak 8, emakumeen nazioarteko eguna aitzaki, BidezBide emakume atzerritarren taldeko kide den Soraiarekin izango gara.

Hau dena, 21’etatik aurrera 99.3an

M8

Kurdistani buruzko hitzaldia entzungai duzue

Martxo Internazionalistaren barruan Putzuzulon egingo diren hitzaldietstik lehena entzungai duzue iada. Bertan, 2015eko brigadekin Kurdistanen egondakko kidea izan dugu, bizitako esperientzia kontatuz. Hitzaldia podcastean duzue nahi izan ezkero.

IMG-20160222-WA0002

Badator martxo morea!

Badator martxo morea eta gaurko Zinema Itsuan Dysneiko film klasiko batzuk hankaz gora jarriko ditugu. Askoren haurtzaroan erreferente izan diren filmek emakumeari ematen dioten trataeraz hitz egingo dugu.

Honetaz gain, oraintxe karteletan dauden film feminista batzuk ekarriko ditugu gurera.

Guzti hau, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an

 

índice

“Something Happening somewhere” zigiluaren inguruko Kaiolatik saioa bihar, Martin Zulaika oriotarraren eskutik!!!!!!

Iepa kaixo lagunok, biharko saioan Martin Zulaika Oriotar gaztearen bixita izango dugu!!! Elektronika selektoaren maitale, aspalditik geneukan gogoa gela arroxean harrera egiteko. Biharko, Something Happening Somewhere zigilu bikainaren inguruko saio berezi bat agindu digu, eta Lover over Entropy, Kurt Baggaley edota Sigward bezalako ekoizleen doinuak ekarriko dizkigu!!!!! Itxura zitala lagunok, ez ezazue galdu, damutuko zarete eta!!!! 20tan hasita Zarauzko Arraio Irratian!!!! UP THE KAIOLS BETI!!!!!!!!!

10155696_680266055363826_7907955619843761113_n