Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2015

Urteko 3. eraso elektronikoa!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Aste honetako saioak protagonista ugari izango ditu. Hasteko Islandiatik datorren Kiasmos bikotea ezagutuko dugu, beren piano eta melodia sakonekin gozatuz. Gero Berlin aldera joango gara, izan ere, hurrengo astean Alex Niggemann handia izanen dugu Euskal Herria, eta gaur noski tartetxo bat eskeiniko diogu gure saioan. Amaitzeko berriz azken orduko hainbat argitaralpen entzungo ditugu, tartean Prodigy talde mitikoaren single berria. Ez galdu lagunok, 8tan puntuan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Kiasmos_-_TodaysArt_20140927_-_Stephan_Kaffa__002

Herriko taldeen errepasoa eta sorpresaren bat gaurko Izerditan blaien

Iepa kaixo!

Aurreko asteko elkarrizketaren ostean oraingoan ez dugu gonbidaturik. Hau dela eta aspaldiko partez herriko taldeen errepasoa egingo dugu, gabonetatik bueltan turroi eta polboroiek kalde edo mejora egin dien argituz.

Honela bada gaur futbola, errugbya, saskibaloia eta eskubaloia izango ditugu mintzagai beste kirolen artean.

Azkenik, denbora badugu kirolari historikoren bat gogoratzen saiatuko gara. Beraz, badakizu, 20.00tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia, FMko 99.3an!!

Parisen eta Bilbon

Igande hontan, 2015eko ahuntzen lehen irratsaioan, Sozi, Zirri eta Edonato izan dira Arraio irratiko gela arroxean.

Parisko gertakizunak hizpide izan dugu bertan bizi den Peru Iparragirreren ahotik.

Eta bestetik, Bilbon buruturiko manifestazio jendetsua. Honekin batera, presoen alde Madrilen puerta del Solen eginiko ekintzan parte hartu duen kide batekin izan dugu elkarrizketa.

Urtea hasteko irrtsaio interesgarria benetan.

charli

Zizu-ri eskeiniko diogu gaurko Kaiolatik!!!

Kaixo kaiolazaleok! Aste honetan albiste gogorra jaso dugu. Musika elektronikoaren maitale handia zen Zizu Azkoitiarra zendu bait da. Txalintxo tabernaren gidari, asko eman dio azken urteotan Gipuzkoako eszena elektronikoari, eta Kaiolatik saioan beti eskertuko dugu bere esfortzu eta lana. Pasa den urteko Maiatzean gure gela arroxean izan genuen sesio eder bat botatzen, eta gaurkoan saio hori entzungo dugu errepikatuta. Modurik onena gure lagun Zizu gogoratzeko!!! Berak esango lukeen moduan, EGURRE TA TXAPAAAA!!! UP ZIZU!!!

10906490_395244703983124_2515941568595733910_n