Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2013

Entzungai duzue aste honetako Itsaso debekatuak saioa

Kaixo entzule!

Astelehenero bezala atzokoan ere Itsaso debekatuak saioa egin genuen. Gure partaidetako batek etorri ezin izan zuen arren tekniko lanetan aritzen denaren ahotsaz gozatzeko aukera izan zenuten.

Honez gain aste osoko albisteen errepasoa egin genizuen. Bestetan ez bezala atzokoan Herrialde Katalanderretan auziperatuta dauden bi lagunen elkarrizketa izan zenuten entzungai. Bi lagun hauek pasa den irailaren 11ean egindako mobilizazio jendetsuan preso dauden 2 kideren argazkiak eramatagatik auziperatu zituzten. Gai honen inguruan egindako elkarrizketa interesgarria entzutera animatzen zaituzgu, gure mugetatik haratago ere elkartasuna debekatzen saiatzen ari direlako.

Madeleine taldea Salda Badago saioan

Aupa arraiozale!!

Madeleine musika talde donostiarra izan dugu gaurkoan Salda Badago irratsaioan. Elkarrizketa mardula egin diegu eta beraien musika sakon aztertu dugu. Saldazaleok, gozatu!!!

Espaziontziko mutila ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Isuo Sasiia Salda Badago irratsaioko kidea edukiko dugu bere gustoko musika entzuten. Lerro hauen bidez, Isuo handiari bertsotan egiten ez diogula utziko zin egiten dugu, baita Salda Badagoko musika ez duela jarriko. Hortaz, sintonizatu ezazue asteartean Arraio Irratiko uhin librea.

otsailak-5_isuo

Muturreko doinuak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Gaurko saioan Lolo Gor handiaren bixita edukiko dugu. Amarako infernutik, “breakcore” doinu extremoak ekarriko dizkigu musikari trebe honek, bere produkzioak eta gogoko dituen abestiak tartekatuz. Heldu ondo aulkiari, sekulako egurra edukiko dugu eta!!! UP THE KAIOLS!!!

lolon aitona