Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2012

“Stop desahucios” taldeko kide batekin izango gera

Aupa jendia!!
Gaurkoan ere Ahuntzaren gauerdiko eztula entzungai izango duzue, bai hoixe.
Stop desahucios Gipuzkoako elkarteko kide den Xabirekin izango dugu elkarrizketa.
Hala ta guztiz ere, gaurkoan asteko laburpenari gogor emango diogu, makina bat kontu izan baitira.

Ba holaxe, gaur igandea 21’tatik aurrera entzunen gire!!
Grabazioa entzun nahi baduzue, klikatu behean

SURFA ETA BORROKA

Kaixo Arraiozaleok!!!
Asteazkenero bezala afaltzeko orduan zuekin izango dezue irratiko saiorik kirolariena:Izerditan Blai!!!
Gaurkoan ere izango dugu zer esana. Lehenik eta behin asteburuko emaitzak aztertuko ditugu: Terceiran lehenengo garaipena Astin, eskubaloiko lehengo taldearen porrota Sorian eta saskibaloiko taldearen porrot mingarria besteak beste.
Ondoren,asteko gaia izango dugu hizpide, surfa: zarauztarren asmoak,WCTko denboraldia hasi da Australian Manley Beachen Sidney,WQSa berriz Brazilen Fernando Noronhan, emakumeak,kortxeruak….
Bukatzeko, Zarauzko kirolari ezagun baten nondik norakoak hurbildiko dizkizuegu.
Gaurko saio hau I jaunari eskeintzen diogu. Tximas kalera!!!!

Altza Porru!!!