Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2011

Gaur ez da Izerditan Blai saiorik izango

Kaixo entzule maiteak.
Biziki sentitzen dugun arren gaurkoan ez dugu Izerditan Blai saioa egiteko aukerarik. Kirol konpromisoak direla medio aste honetan huts egingo dugu. Hala ere ez beldurtu hurrengo astean etorriko baikara saio bikain batekin. Ondo izan eta hurrengo asteazken arte!!

Maya jane coles ezagutuko dugu Kaiolatiken!!!

Kaixo etsaiok, gaurkoan arreta berezia jarriko diogu DEEP-HOUSE-aren sentsazio berriari, Maya jane coles gazteari ain zuzen ere. 1988an jaioa, London hiriko eszena elektronikoko sentsazio berria da Maya jane coles, doinu frexko eta erraz sartzen direnak eskainiko dizkigu gaurkoan Kaiolazaleoi.

jane

Bestalde, lehengo astean ezagututako doinuak ere berriro entzungo ditugu, eta aste honetan bertan ateratako gauzak ere entzungo ditugu, esate baterako Alessio mereu-ren berriena. Ez galdu gaurko bidaia lagunok, UP THE KAIOLS!!!

-Bruce Springsteen: rock musikaren nagusia Highway 9n-

Bruce Springsteenek Anoetan eskainiko duen kontzertua garestigia iruditzen bazaizu, lasai eon, Arraio Irratiak ordubeteko saioa eskainiko diolako rock musikaren nagusiari. Bi asteko atsedenaldiaren ostean, bueltan da Highway 9, eta aurreko asteetako geldialdia konpentsatzeko, energiaz eta indarrez betetako saioa prestatu du gaur arratsalderako. Piztu 99.3a 19:30ean, Highway 9koak zure zain egongo garela!

http://www.youtube.com/watch?v=vCw2vOUKZzY