Press "Enter" to skip to content

Arraio irratiak 4 urte beteko ditu aste honetan

Gezurra badirudi ere, Zarauzko Irrati libreak, Arraio Irratiak 4 urte beteko ditu Maiatzaren 20an. Eta urteurren hau ospatzeko, 4 eguneko egitaraua antolatu dugu, Maiatzaren 19tik 22ra.


Maiatzaren 19an, asteazkenean eta gaueko 20:30etatik aurrera, Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu Putzuzulo Gaztetxean. Komuneko Paperean bi anaiek osatzen dute, Imanol Epelde Pagola eta Mattin Epelde Pagola dira. Urte eta erdiz www.27zapata.com blogean Imanolek argitaratutako poemak hartu eta bere anaiak musika jarri die eta elkarrekin osatu dute ‘Komuneko paperean’ izeneko ikuskizuna.

Maiatzaren 20an, ostegunean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, irratsaio berezia egingo dugu. Maiatzaren 20a da, Arraio Irratia FMko 99.3ra pasa zen eguna eta urtero bezala, irratsaio berezi bat egingo dugu. Bertan, irratia osatzen dugun guztiek hartuko dute parte. Honez gain, aurten, Arraio Telebista estreinatuko da.

Maiatzaren 21ean, ostiralean eta gaueko 21:00etatik aurrera, kontzertua egongo da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, urteetan jo gabe egon diren 2 talde Zarauztarrek joko dute, Txixaparrazta eta Zülo taldeek alegia. Honez gain, Belgikatik datorren The Link taldeak ere joko du.


zulo_kolore.jpg

Maiatzaren 22a, larunbata, Herri bazkari batekin ekingo dugu, listak ohiko lekuetan daude. Bazkaldu ondoren, Lainon eta bere Poesia-Kaxa ikuskizuna egongo da. Arratsaldez, Zarauzko kaleak alaitzera joango gara Burrundadaren bidez. Eta eguna amaitzeko, luntx bat eta Igo Gora ikuskizuna edukiko dugu, gaueko 21:30etatik aurrera.

igogora-prob.jpg

Guzti honez gain, egun hauetarako fanzine berezi bat egin dugu irratiko kideek, egun hauetan ekintzetara azaltzen direnei banatuko zaiena. Bukatzeko, egun seinalatu honetarako, korto bat ere egin dugu. Datorren asteetan irratiaren webgunean ikusgarri egongo da.

2 Comments

  1. human_rights human_rights

    Zorionak guri!!!

Utzi erantzuna ZarataZarautZ » Blog Archive » Zorionak Arraio!!(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude