Zarauzko Arraio Irrati libreak, Udazkenerako prestatu duen Programazioa aurkeztuko du Urriaren 4an, igandean. Goizeko 11:00etatik aurrera, irratsaio berezi bat burutuko da programazio berriaren nondik norakoak esplikatuz eta kalera ere irtengo dira herritarrei propramazioa banatuz.

Honela, 9 irratsaio propio izango ditu Arraio udazken honetan, guztiak euskara hutsean. FM-ko 99.3ra pasa ziren egunetik diarduten klasikoez gain, Highway 9 musika saioa eta Brainstorming, arte eszenikoen eta antzerkiaren inguruko saioa entzuteko aukera izango da. Honez gain, Bitacora Kaiera, bidaien inguruko saioa, Izerditan Blai, kirol saioa 4 Katu eta Ahuntzaren gauerdiko eztula magazinak ere entzun ahalko dira, baita Amatista emakumeen tartea, Kaiolatik, musika elektronikoaren tartea eta belarriak zulatzen dituen ZarataZarautz saioa ere.

Irratsaio propioez gain, Info 7ko informatiboak entzun ahalko dira orduro, baita Kale Gorrian eta 5etako Diligentzia irratsaioak entzun ahalko dira astelehenetik ostiralera. Hala Bedi irratiko Suelta la Olla saioa ere entzungai egongo da goizero. Gainontzeko programazio guztia, Tas-Tas, Bilboko irrati libreko eta Tolosaldeko Txolarre irratiko irratsaioek osatuko dute.

arraio1.jpg

« »